Lehorreko itxituren garapen berria

Hiru aldaera, obra errentagarriagoak eta jasangarriagoak sortzeko.
Lehorreko itxituren garapen berria

DESKARGATU KATALOGOA

Lehorreko fatxada itxiturak joera dira eraikuntzaren sektorean. 

Geruza anitzeko sistemak dira, eta inguratzaile osoaren/integralaren zeregina egiten dute, kasu bakoitzean eskatzen den isolamendu akustiko eta termikoarekin. 

Hona hemen, labur esanda, itxitura honen onura nagusiak: 

  • Industrializazioa eta azkar eraikitzekoa

Neurrira egindako eta moztutako piezez osatutako eraikuntza sistema bat da. Pieza horiek lehorrean muntatzen dira (Mecano bat bezala); beraz, gauzatze epeak izugarri murrizten dira, ohiko eraikuntza sistemekin alderatuta. 

  • Dirua aurreztea

Materialek gutxi pisatzen dutenez, garraio kostua txikiagoa da, eta gauzatze epea txikiagoa denez, eskulanaren kostuak eta finantzaketa merkeagoak dira.

  • Errentagarritasun handiagoa

Isolamendu prestazio hobeak lortzen dira, itxituren lodiera txikiagoarekin. Hala, beraz, eraikitako azalera erabilgarriko metro karratu gehiago lortzen dira leku bererako, eta proiektuaren errentagarritasuna handitzen da.

  • Jasangarritasuna

Obrako hondakinak izugarri murrizten dira. Eta bere efizientziari esker, energia gastua (ur kontsumoa) eta CO2 isuriak ere murrizten dira.

Merkatuaren joera hori aprobetxatzeko eta gero eta gehiago eskatzen diren horrelako soluzioei bultzada bat gehiago emateko, lehorreko itxitura industrializatu berria garatu dugu, hiru aldaerarekin.

Aukera bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, proiektu bakoitzean eska daitezkeen eskakizunetara egokitzen diren ezaugarriak, alegia. 

Izan ere, eraikina dagoen zona klimatikoaren, haren erabileraren eta ingurunearen edo proiektuaren beste berezitasun batzuen arabera, itxituraren prestazio termikoak, higrotermikoak eta akustikoak batzuk edo besteak izan daitezke. 

Hauek dira erabilgarri dauden hiru aldaera berriak:

1) BASIC

Bertsiorik merkeena da, beren ezaugarriengatik hain baldintza zorrotzak bete behar ez dituzten eremu geografiko zehatzetarako edo proiektuetarako diseinatua. 

Lehorreko itxituraren onura guztiak ditu, eta EKTa betetzen du isolamendu termikoari eta akustikoari dagokienez, baina soluzio sinplifikatua da.

Beste ezaugarri batzuen artean, fatxada aireztatua da, eta horrek esan nahi du atzetik aireztatuta dagoela, baina ez dela etengabeko kamera aireztaturik sortzen. 

Aukera honek altuera txikiko eraikinetarako edo terrazetarako balio du, non horma atalak solairu bakoitzean eteten diren eta ez den beharrezkoa fatxada aireztatuaren jarraitutasuna.

2) ESTANDARRA

Isolamendu termikoari eta akustikoari dagokienez itxituraren onura guztiak eduki eta EKTa betetzeaz gain, aukera honek Fatxada Aireztatua du, eta, beraz, kamera aireztatua efizienteagoa da.

Akustikoki eta termikoki gehiago isolatzen du, isolamenduak lodierak eta dentsitateak konbinatzen dituelako, eta, beraz, prestazio hobeak ditu. 

Gainera, ESTANDARRA aldaeran, beheko solairurako soluzioa erabil daiteke, zeinak zementuzko plaka bat baitu, sendotasun eta segurtasun handiagoa ematen duena eta kolpeetatik edo bandalismoen aurka babesten duena. 

3) PREMIUM

Kalitate handieneko eta prestazio hobereneko soluzioa da. 

EKTa betetzen du, itxituraren onura guztiak ditu eta fatxada aireztatua erabiltzen du, eta horiek guztiak ez ezik, forjatuen arteko desberdintasunak xurgatzeko gaitasun handiagoa du eta perdoi handiagoak onartzen uzten du. Horiek dira aldaera honen bereizgarri nagusiak. 

Garestiagoa da, egitura elementu gehiago dituelako.

Ikusi itxituren proiektuak

Hiru aldaera hauekin, kasuistika desberdinetara egokitzen gara, eta soluzioak bi helburu betetzea lortzen dugu: 

  1. EKTaren eskakizunetara egokitzeko malgutasuna eskaintzea.
  2. Kostuak optimizatzea proiektu zehatzaren arabera, izan ere, berezitasunen arabera aldaera bat edo beste aukera daiteke. 

Aukeretako bat zure proiektuetarako egokia bada eta gehiago jakin nahi baduzu,

jarri harremanetan gurekin hemen.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat