Lehorreko fatxada itxituraren 7 onura
Funtsean adreiluz eraikita dauden ohiko sistemen aldean, lehorrean muntatzen den geruza askoko sistema arin bat da fatxada itxitura hau.
Hurrengo lerroetan, ULMA fatxada itxiturak ohiko sistemaren aldean dituen 7 onurak kontatuko dizkizugu.
Jarraitu irakurtzen eta ulertuko duzu zergatik inguratzaile mota honekin azkarrago berreskuratu dezakezun inbertitutakoa.
1. Materialen arintasuna: aurrezpena garraioan
Lehorreko obra batean, materialak askoz arinagoak dira.
Horregatik, obraren logistika errazagoa eta merkeagoa da: fatxada eraikuntzarako material gutxiago garraiatu behar da, eta garraiorako ez da ekipo astunik behar.
2. Itxitura iraunkorrak: hondakin gutxiago eta efizientzia energetiko handiagoa
Sistema iraunkorra da, obrako hondakinak neurri handian murrizten direlako. Eta bere efizientziari esker, energia gastua eta CO2 igorpenak ere murrizten dira (%30 ere murrrizten da).
Gainera, fatxada desmuntatu egin daiteke bizi zikloaren amaierako etapan, eraginkortasunez birziklatzea errazago izateko.
3. EKTa betetzen du
Eraikingintzako Kode Teknikoa betetzen du, bai eta araudiak eskatzen dituen betekizun tekniko guztiak ere: erresistentzia termikoa, estankotasuna eta isolamendu akustikoa.
4. Obran jartzeko azkartasuna: aurrezpena kostuetan
Lehorreko fatxada itxiturak eraikitzeko ohiko itxitura sistemak baino %30 denbora gutxiago behar da.
Gauzatzeko denborak murrizten direnez, aldamioak eta bitarteko osagarriak erabiltzeko denbora ere murrizten da. Eta horri esker zeharkako gastuetan aurreztu daiteke, eta proiektua merkatu.
5. Leku gehiago: errentagarritasun handiagoa
Itxitura sistema honek ohiko itxitura batek baino lodiera txikiagoa du. Horregatik, eraikitako azalera erabilgarriko metro karratu gehiago lortzen dira leku bererako, eta proiektuaren errentagarritasuna handitzen da.
Sistema honi buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu edo aurrekontu bat behar baduzu, idatziguzu hemen.
6. Eraginkortasuna obran: gauzatze azkarra eta errentagarria
Gure ingeniaritzako lantaldeak aurretik egindako azterketei eta kalkuluei esker, obran ari diren langileek hobeto planifikatutako lanak egiten dituzte, denborak optimizatuta eta gauzatzean lanetan hutsegiteak minimizatuta.
7. Fatxada aireztatua polimero hormigoian: jasangarritasuna, estetika eta iraunkortasuna
ULMA fatxadako itxitura lehorrean osatu egiten da fatxada aireztatuarekin, isolamendua konpontzeko sistemarik eraginkorrena: zubi termikoak ezabatzen ditu eta eraginkortasun energetikoa hobetzen du.
Gainera, polimero hormigoia material iragazgaitza da eta ez porotsua, iraunkortasun handiagoa dauka eta garbitzeko errazagoa da.
Material horrek kalitate-plus bat ematen du akabera estetikoan, eta duen moldagarritasunak akabera desberdinak konbinatzeko aukera ematen du sistema bera erabilita. Horregatik, pertsonalizatzeko aukerak amaigabeak dira.