10 urte Italiako drainatze soluzioak eskainiz

Joan den otsailean, gure Italiako filialaren irekieraren 10. urteurrena ospatu genuen. Hamar urte izan dira, lan gogor eta konpromiso handikoak, baina baita hazkunde, lankidetza eta lorpen garrantzitsuz betetakoak ere, drainatze-sistemen sektorean.
Urteurren hau une egokia dela pentsatzen dugu elkarrekin eraiki dugun guztia balioesteko. Hasieratik, ULMA Italian ingeniari, arkitekto eta erainkuntza sektoreko beste profesionalekin elkarlanean aritu gara, proiektu bakoitzera egokitutako soluzio eraginkorrak garatzeko.
Hau guztia ezin izango litzateke gauzatu bezeroen eta hornitzaileen konfiantzarik gabe, eta gure taldearen ahalegin eta prestutasunik gabe. Urte hauetan ikasi dugu arrakasta ez dela bakarrik zenbakietan neurtzen, baizik eta soluzio eraginkorrak emateko gaitasunean ere bai.
Horregatik, aurrera jarraitzen dugu hasierako ilusio berberarekin. Bide horretan funtsezkoa izan da gure Ingeniaritza Bulego Teknikoak eginda lana honako irizpide honi jarraituz: aholkularitza espezializatua emanez eta gaitasun hidrauliko, erresistentzia eta kostuaren ikuspegitik optimizatutako soluzioak eskainiz.