3 arrazoi sendo malda duten kanalak aukeratzeko
Eta galdetuko diozu zeure buruari, zergatik %2,5eko malda?
Zertan lagundu diezadake niri?
Azalduko dizugu:
1) Produktuan eta instalazio kostuetan aurreztuko duzu. Drainatze sisteman sortzen den maldarekin ura azkartu egiten da. Lortzen duen abiadurari esker ur kopuru handiagoa drainatzen du, kanal handiagoak jarri bagenitu bezala. Horrela, instalazioan eta produktuan aurrezten dugu (kanal txikiagoak erosteagatik). 100 l/s drainatzen ditu 20ml-tan, Kataluniako Univertsitat Politecnicak egindako ikerketa baten arabera.
Instalazio denboran aurrezten dugu eta obra gastuak murrizten ditugu.
2) Instalazio denboran eta obra gastuetan aurrezten duzu. 40 metro linean instalatu ditzakegu, 20 metroko bi zatitan, ur irteera bakarrarekin. Horri esker, lur eremu eta euri emari handiak drainatu ditzakegu, oso irteera puntu gutxirekin. Instalazio denboran aurrezten dugu eta obra gastuak murrizten ditugu.
3) Garbiketa eta mantentze-lanetan aurrezten duzu. Kanalean behera urak lortzen duen abiadurari esker sedimentuak arrastatzen ditu, adibidez hautsa edo harri txikiak, euririk ez dagoenean pilatzen direnak. Autogarbiketa efektua sortzen du. Efektu hori ez litzateke posible izango maldarik gabeko instalazio batean eta garbiketa beharrak eta mantentze-lanak gutxitzen ditu. Gainera, kanal sekzioaren %100 drainatzeko egoera ezin hobean egotea bermatzen du.