Drainatze eraginkorra. Nola bizkortzen dugu uraren abiadura eta zertan egiten dizu mesede?
30 urte baino gehiago daramatzagu lanean drainatze sistemak hobetu nahian, haien errendimendua handitzen duten produktuak sortzen.
Euri ura eraginkortasunez husteko drainatze kanal linealak diseinatu eta fabrikatzen ditugu, baina jakin nahi dugu ea nola eman diezaiokegun sistemari energia gehiago eta nola aprobetxa dezakegun energia hori ahalik eta etekinik handiena ateratzeko?
Batzuetan, esna amets egitea izan ohi da a priori ezinezkoa den ideia baten hasiera.
Baina aurrera egin nahi dugula sinetsita, gure produkturik berezienetako batzuk garatu ditugu. Uraren abiadura bizkortzen laguntzen duten produktuak, drainatze sistemetan aurkitu ohi diren eraginkortasun eta mantentze arazo asko konpontzen dituztenak.
Gaur, soluzio horietako bi aurkeztuko dizkizugu:
1) Kanaletan %2,5eko malda ezartzea edo nola egin inklinaziorik ez dagoen tokietan inklinazioa sortzeko.
Malda duten gure kanalak dira merkatuan %2,5eko benetako inklinazioa duten bakarrak.
%0,5eko malda duten kanalen gama zabala dugu, baina kanalei malda handiagoa ezarrita, ahalmen hidrauliko handiagoa lortzen dugu, eta leku batzuetan aurki daitezkeen malda mugak gainditzen ditugu.
%2,5eko benetako inklinazioarekin eta horri esker urak lortzen duen abiadurarekin, sistema garbitzeko eta mantentzeko beharra murrizten dugu halaber. Uraren abiaduraren bidez lortutako energia dela eta, kanalizazio sistema askoz hobeto kontserbatzen da.
Italiako Napoliko Portua, Bartzelonako Vela Hotela eta Poloniako Krakow Arena dira soluzio hori ezarri duten proiektuetako batzuk. Ur kantitate handiak husteko gaitasuna handitu dute, eta mantentze beharra murriztua.
2) Max Flow® sistema edo nola egin ura kanalean abiadura handiagoan sartu dadin.
Gure Kompaqdrain® kanal trinkoek Max Flow sistema dute integratuta. Sarrerako zuloen diseinu berezia da; izan ere, kurba zuzendua dutenez, uraren abiadura handitzen dute kanalean sartzean, ahalmen hidraulikoa handiagoa izaten laguntzen dute eta mantentze beharra minimizatzen dute, sortzen duen eragin autogarbitzailea dela eta.
Kanal horiek hainbat proiektutan instalatu dira, hala nola Italiako Pasiano di Pordenone errepidean, Glasgoweko Pollok Town Centren edo Zaragozako Pikolin enpresan. Horietan guztietan, bide publikoetan eta zirkulazio handiko guneetan drainatze eraginkorra eta segurua egitearen garrantzia hartu dute kontuan.