Ezagutzen al duzu ezkutuko drainadura?

Ezkutuko drainadura duen soluzioa proposatzen dizugu zure proiektu ikusgarrienentzat.
Ezagutzen al duzu ezkutuko drainadura?

Eremu publikoetan ura hustea erraza da, baina, era berean oso garrantzitsua denez, buruko minak ematen jarraitzen du. Sistema on bat ez baduzu, euri zaparraden ostean putzuak sortzea ohikoa izango da eta horrek zenbait arazo sor ditzake.

Euri kanaletak erabiltzen lehenak erromatarrak izan ziren, Kristo aurreko 24. urtean. Erromatarrek buztinezko adreiluak egiten zituzten ura eta lokatzak hustubideetaraino bideratzeko. Hiriak ibaien ondoan eraikitzen zituzten eta euren hondakin urak estolda sare baten bitartez husten zituzten.

Drainatzeko kanal horiek ura iragazten uzten duten saretekin osatzen dira. Gaur egun ugariak dira sareta motak, PVCkoak, polimero hormigoizkoak, altzairu galbanizatukoak, herdoilgaitzak, iraulgarriak, finkoak, hainbat tamainatakoak eta karga gune desberdinetarakoak, baina gehientsuenek antzerako estetika dute: sareta bistan uzten da.

Zer gertatzen ia igartzen ez den soluzio baten bila ari garenean eta drainadura ezkutuan gelditzea nahi dugunean?

Soluzio erraz bat proposatu nahi dizugu zure proiektuei ukitu diskretua emateko.

ULMAren artekadun sareta duen ezkutuko drainadura sistemaz ari gara: sareta hori sistema integral baten osagaia da, saretak, kanalak eta erregistro- kutxatila multzoak osatzen baitute sistema.

Sistema lehen begi kolpean nabarmentzen da, ez duelako hausten multzoaren estetika bisuala, instalatutako drainadura ezkutatzea lortzen baitu.

Alderdi hori oso garrantzitsua da gune historikoetan eta urbanizazio berrietan lanak egiterakoan estetika garbia eta landua bilatu nahi bada. Aproposa da galtzada harrizko guneetarako, harri naturalezko edo hormigoizko zoladuretarako.

Ura biltzeko sistema oharkabean pasa dadin lortzeko era erraz bat da, hiri paisaiarekiko erabateko mimetizazioa lortuz.

Artekadun saretak buruz behera jarritako T baten forma du. Altzairu galbanizatukoa edo herdoilgaitza izan daiteke. Ura hartzeko gunea du, arteka itxurakoa, eta sinplea izan daiteke (15 mm zabaleraz) edo bikoitza izan daiteke (26 mm zabaleraz).

Gai da D-400rainoko karga mota bat jasotzeko, EN1433 Arauaren arabera.

Beste aukera bat ere badago, L itxura duen alboko sareta, hormetatik hurbil gelditzen diren guneetarako.

Artekadun sareta moldakorra da eta egokia errepideetako galtzadentzako, oinezkoen kaleentzako eta aparkalekuetarako.

Zer zalantza izan ditzakezu ezkutatutako drainadura sistemaren inguruan?

Zein da bere gaitasun hidraulikoa? Zein da bere biltzeko emaria?

Datu hori instalatutako modeloaren araberakoa da, baina 150 cm2 / ml eta 240 cm2 / ml artekoa da, azken kopuru hori arteka bikoitza duen modeloak biltzen baitu.

Nola egiten dira sistemaren mantentze lanak eta garbiketa?

Ezkutuko drainadura sisteman mantentze eta garbiketa lanak egiteko beharrezkoa da erregistro akoplagarriak instalatzea. Erregistro horien material ezaugarriak eta neurriak besteekiko berdinak dira, eta atera egin daitezke sedimentuak eta buxadurak ezabatzeko, edo, besterik gabe, egin beharreko mantentze lanak egiteko.

Zalantza gehiago badituzu, galdetu iezaiguzu, hemen kontaktatuz.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu