KOMPAQSLOT® obra zibilerako drainatze kanal berria

Iraunkorra, arina eta obran instalatzeko erraza
KOMPAQSLOT® obra zibilerako drainatze kanal berria

ULMAn obra zibilerako drainatze modelo trinko berri bat garatu dugu.

KOMPAQSLOT® modeloa da; diseinu artekatua eta D400rainoko erresistentzia duen kanala da, eta polimero hormigoizko pieza bakarrean fabrikatuta dago.

KompaqSlot® kanal trinko artekatuak batez ere erabilera hauetarako diseinatu dira:

KOMPAQSLOT® kanalei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, galdetu guri hemen. 

Aplikazioak:

  • Bazterbideak
  • Autobideko errepideak eta bidesariak
  • Auto eta kamioientzako aparkalekuak
  • Industrialdeak, plataforma logistikoak
  • Tunelak, aireportuak, portu eremuak

Hauek dira KOMPAQSLOT® kanalak obra zibileko aplikazioetan erabiltzen diren beste sistema batzuekin alderatuta dituen alde onak: 

Polimero hormigoiz fabrikatua: arina eta erresistentea

Polimero hormigoiaren propietate mekaniko bikainetako bat da hormigoi tradizionala baino 4 aldiz erresistenteagoa dela.

Horrek ahalbidetzen digu produktu aurrefabrikatuen pisua eta tamaina nabarmen murriztea, eta, beraz, neurri txikiko kanal arinak ekoizten ditugu.

Instalazio erraztua: instalazio lanak azkar egitea

Beste material batzuekin alderatuta polimero hormigoia arina denez eta KompaqSlot® kanal artekatuak metro bateko luzera duenez, obran erraz jartzea eta obra azkar gauzatzea ahalbidetzen du.

Teknikoki, obraraino garraiatzeko bitarteko osagarri gutxiago erabiltzen dela da abantaila, eta abantaila horrek instalazio fasearen eraginkortasuna optimizatzen du.

EN1433 Arauaren araberakoa

KOMPAQSLOT® kanalak, gure drainatze kanal guztiek bezala, EN1433 Arauaren baldintzak betetzen ditu. Arau horrek bermatzen du drainatze sistemek hainbat aplikaziotan seguru eta efizientziaz erabiltzeko beharrezkoak diren estandarrak beteko dituztela.

Iraunkortasuna

Egiturak daukan saretari esker, kanal trinko hauek segurtasunik eta iraunkortasunik handiena eskaintzen dute.

Polimero hormigoiak ura xurgatzeko duen ahalmen koefizientea txikia denez, iraunkortasuna eta izotz-urtzearen zikloarekiko erresistentzia optimizatzen dira. Era berean, agente kimiko sorta zabal batekiko erresistenteenak diren materialetako bat da.

   

Kompaqslot fitxa deskargatu 

   

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu