MultiV+ drainatze kanalak: azkarrago drainatzen du, prezio lehiakorragoan

Aurrezpena mantentze eta instalazio lanen kostuan, eta segurtasuna 8 finkapen puntutan
MultiV+ drainatze kanalak: azkarrago drainatzen du, prezio lehiakorragoan

Aparkalekuetan, merkataritza guneetan edo oinezkoentzako guneetan euri urak drainatu behar badituzu, jakin ezazu MULTIV+ drainatze kanalen gamarekin prezio lehiakorragoan drainatu dezakezula, kanal horien sekzio optimizatuari esker.

Zergatik?

MultiV drainatze kanalen diseinua optimizatu egin da, sekzio bererako kanal merkeago bat eskuratzeko aukera izan dezazun, eta zure obra edo proiektuaren kostua optimizatu ahal dezazun.

Kanal horiekin zure drainatze sistemak eduki ditzakeen onurak azalduko dizkizugu.

V formako sekzioa: aurrezpena mantentze lanen kostuan

Kanal merkeago bat eskuratzeko aukera izateaz gain, kanalen V formari esker ura abiadura handiagoan drainatzen da, eta, beraz, sedimentuak mugitzeko gaitasun handiagoa du. Eta horrela lortzen da autogarbiketa efektua. 

Baina zertan egiten dio mesede horrek drainatze sistemari? 

Mantentze lan gutxiago beharko du, eta garbiketa lanetan gastu gutxiago.

Izan ere, V formari esker hau lortzen da:

  • Abiadura handiagoa emari txikiarekin
  • Edukiera handiagoa muturreko emarietan

Hori horrela da multiV+ kanalaren V sekzioa berdiseinatu eta optimizatu dugulako, eta merkatuan dauden ohiko V sekzioak baino handiagoa delako. 

Rapidlock® itxiera azkarra: aurrezpena instalazio lanen kostuan

MULTIV+ gamako kanalak blokeoa edo Rapidlock® duen finkapen sistemarekin joan daitezke. 

Rapidlock®, torlojurik gabeko finkapen azkarreko sistema bat da, klik bat egin eta sareta kanalaren gorputzari azkar, seguru eta ia esfortzurik gabe lotu ahal izateko.

Eskulanaren kostuan aurreztuko duzu, hau egin dezakezulako:

  • Segundo batean sareta kanalean finkatu
  • Tresnak erabili beharrik gabe instalatu

Mantentze lanen kostuetan ere aurreztuko duzu, saretak ireki eta ixteko denbora gutxiago behar baita.

8 finkapen puntu: iraunkortasun eta erresistentzia handiagoa

Kanal metro bakoitzak 8 finkatze puntu ditu, merkatuko kanal gehienek ez bezala, horiek 4 finkapen puntu dituztelako.

Horrek esan nahi du egonkorragoa dela eta indarrak hobeto banatzen direla saretan eta kanalean, eta segurtasuna eta erresistentzia handiagoak bermatzen ditu.

Horregatik, luzera begira gerta daitezkeen hausturen eta gorabeheren arriskua murrizten da, eta drainatze sistemak bizitza baliagarri luzeagoa du.

Itxiera azkarra edo torlojutua: zeuk erabakitzen duzu

MultiV+ gamak Rapidlock® finkapen sistema eta finkapen torlojutua aldatzen eta konbinatzen uzten du, eta hori oso erraz egin daiteke honengatik:

  • Kanalak jada instalatuta daudela ere egin daitekeelako
  • Sareta aldatu beharrik gabe egin daitekeelako
  • Bakarrik finkapen elementuak aldatuz egin daitekeelako

Multi V+ drainatze sistema 100, 150 eta 200 milimetroko zabaleretan eta altuera askotan dago eskuragarri, D400 karga klasera arte. Halaber, %0,5eko malda jarraitua edo ur jauziaren erako malda eduki dezake.

Gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu