Sareta ezkutuen modelo berriak

H70 Alboko sareta artekatua eta H25 altuera txikiko sareta artekatua
Sareta ezkutuen modelo berriak

Ziurrenik ezagutzen dituzu dagoeneko gure sareta artekatuak. Drainatzea diskretuki eta gaitasun hidraulikoa galdu gabe egiteko arkitektoek gustukoen duten soluzioa da.

Askotariko sareta diseinuak dira drainatze ezkuturako dugun gamaren abantailetako bat. Saretak arteka bakunekoak izan daitezke, edo arteka bikoitzekoak efizientzia hidrauliko handiagorako, edo alboko artekadunak hormetatik gertu instalatzeko.

Agian ez dakizuna da gama handitu dugula, eta 100 zabalerarako bi sareta berri gehitu ditugula:

  • H70 alboko artekatua.

  • H25 altuera txikiko artekatua, altuera mugatua duten eremuetarako berezia, esaterako, zoru, teilatu eta terrazetarako berezia.

Sareta artekatuaren modelo berriei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan formularioaren bidez.

H25 sareta artekatua altuera txikirako

Orain, sareta horiek proiektu gehiagotan txerta daitezke, batez ere zoruaren altuera oso txikia bada, terrazetan bezala. H25 sareta artekatuak 25 mm-ko altuera du. 

Ikusten duzu Gardako lakuan dagoen ametsezko igerileku honen argazkia? 

Adibide ezin hobea da ikusteko non izan daitekeen altzairu herdoilgaitzezko altuera txikiko kanal artekatua soluziorik egokiena.

Bai, altzairu herdoilgaitzez eginak ere badaude-eta.

Produktu hori egokia da A-15 karga motarako, EN-1433 arauaren arabera.

Erraz eta erosotasunez mantentzen da, altuerara egokitutako ikuskapenak baititu.

 

Deskargatu “H25 sareta arekatua”-ren katalogoa

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu