ULMA Architectural Solutions hainbat azoka ta jardunalditan izan da maiatzean

ULMAren kanalizazio eta drainatzeko soluzioak aurkeztu dira nazio eta nazioarteko azoka eta jardunaldi desberdinetan.
ULMA Architectural Solutions hainbat azoka ta jardunalditan izan da maiatzean

ULMA Architectural Solutionseko kanalizazio eta drainatzean dibisioa hainbat azoka eta jardunalditan izan da maiatz honetan. Hilabete bizia izan da, baina emaitzak pozgarriak izan dira.  

IFAT 2018 azoka, maiatzaren 14tik 18ra izan zen New Munich Trade Fair Centre erakustazokan, Alemanian. Ur, estolderia, hondakin eta birziklatzearen nazioarteko azoka da, Europa mailan erreferentea, bi urtetik behin egiten da, eta, egun, profesional eta enpresen arteko topaketarako finkatutako gunea da, sektoreko azokarik garrantzitsuena baita. Hori dela eta, hitzordu garrantzitsua da ULMA Achitectural Solutionsentzat. Aurten laugarren aldiz parte hartu du ULMAk eta aurtengoan Kompaqdrain drainadura kanal konpaktua aurkeztu du, sareta berritzaileen garapen berriekin eta Max Flow sistema esklusiboarekin. IFATeko edizio honetan 59 herrialdetako 3.000 enpresek parte hartu dute erakusmahaiekin eta 170 herrialdetako 130.000 bisitari profesional joan dira.

Estatu mailan, ULMA markak presentzia aparta izan du maiatzaren 8tik 11ra egin den Hispack 2018 azokan, hiru urtean behin egiten dena. ULMA PackagingULMA Handling Systems eta ULMA Inoxtruckekin batera, ULMA Architectural Solutions ere bertan izan zen drainadura soluzio gama erakusten, altzairu herdoilgaitzekoa eta hormigoi polimerozkoa. Horrekin batera, zokalo industrialen aukera zabala erakutsi zuen. Azokan 843 erakusmahai egon ziren, erakusketarako ia 38.000 m2 dituen azoka-barrutian.

Jardunaldiei dagokionean, ULMAren drainadura soluzioak hornitzaileei zuzendutako bi azokatan aurkeztu dira; BdB Meeting zita komertziala, maiatzaren 11n Valentzian, eta Leroy Merlin Azokaren bigarren edizioa, maiatzaren 16an, 17an eta 18an Madrilen.

Azoka, zita eta jardunaldiz betetako hilabetea, non ULMA Architectural Solutionsek epe luzerako harreman komertzialak eraiki eta sustatzeko aukera izan duen nazio mailako eta nazioarteko bezeroekin.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu