ULMA drainatze kanalak batere CO2rik isurtzen ez duen lehen eraikinean

ULMA drainatze kanalak batere CO2rik isurtzen ez duen lehen eraikinean
ULMA drainatze kanalak batere CO2rik isurtzen ez duen lehen eraikinean

Zaragozako Unibertsitateko Efizientzia Energetikoko (CIRCE) I+G+B Zentroko eraikinaren egoitza da eta lehen eraikin publikoa da bioeraikuntzaren parametroak jarraitzen dituena eta material naturalek eskainitako proportzioetan eta jasangarritasunean, ongizatean eta armonian oinarritzen dena.

Horrela, kostu energetikoak eta ingurumenekoak saihesten ditu, batere CO2rik ez isurtzeko. ULMAk proiektuan lagundu du bere drainatze kanalen linearen bidez, U100K modeloko kanalak, GN100KCA sareta galbanizatu nerbiodunak, hornituz. Drainatze kanalak hormigoi polimeroan fabrikatu dira; material birziklagarria eta berrerabilgarria da, ez-kutsagarria eta kimikoki inertea.

Horrela, ingurumena zaintzen da bere bizitza-zikloko fase bakoitzean, hala proiektuan, eraikinaren eraikuntzan, bere balio-bizitzan, nola erabili ondorengo bere berritzean. Proiektuaren diseinua -2,5 milioi euroko aurrekontua izan duena- duela 22 urte Huescako Pirinioetan bizi den Petra Jebens-Zirkel arkitekto alemaniarrak egin du.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu