ULMA drainatzea Zaragozako parke handienean
LMA Architectural Solutionsek drainatze kanaletan 10.000 metro baino gehiago hornitu ditu Zaragozako PLAZA parkean. Parkeak gutxi gorabehera 678.000 metro karratuko hedadura dauka, Zaragoza hiriko berdegunerik handiena da eta Espainiako hirietatik bigarren handiena.
Erabilitako drainatze sistema burdinurtuzko sareta duen SELF200 modeloko hormigoi polimerozko kanalez osatzen da. Aisialdiko guneetan, lorategietan, plaza eta parkinetan erabiltzeko modeloa da, eta karga klasea ez da C250 baino handiagoa izan behar, EN-1433 Arauari jarraituz. Kanalak zeharka eta luzetara jarrita daude oinezkoen ibilguneetan zehar, zeinak elkarren artean lotzen dituzten parkean barrena dauden mugarriak.
PLAZA parkea, Pedro Tejero-Garcés arkitektoak, paisajezko proiektuetan espezialista denak, diseinatua, 2007an inauguratu zen, baina iaz eraberritu zen bere drainatze sistema hobetzeko asmoz.