ULMA eta Probetãoren arteko lankidetza akordioa Angolan
ULMA Architectural Solutionsek , Angolako bere banatzaile PROBETÃO enpresarekin batera, drainatze sistemetan bere azkeneko nobedadeak azaldu zituen Projekta Azokaren 13. Edizioan. Azoka hori Afrika hegoaldeko herrialde honetan egiten den eraikuntza, Herri Lan, Hirigintza eta Arkitektura industriara bideratutako azokarik handiena da.
Hainbat urtetan lan harremana izan eta gero, bi enpresek lankidetza akordioa finkatzea lortu dute, Angolan hormigoi polimerozko drainatze linealean aurrefabrikatutako soluzioak sustatu eta bultzatzeko. Erabaki horri esker, ULMAk, Angolako merkatuan, drainatze linealen soluzioak erabiltzea sustatuko da.
Aipatzekoa denez, PROBETÃOk, eraikuntza sektorean hamar urtetik gorako esperientzia duenak, Projekta Azokaren azken edizio honetan Parte hartze hoberenaren Lehen Saria jaso du. Sariak enpresaren lanerako gaitasuna bermatzen du, bere herrialdearen etorkizunaren aldeko apustua dela-eta.
Conceição Costa, PROBETÃOko Zuzendari Gerenteak, eraikuntza zibilaren sektorean Angola izaten ari den bilakaera aitortu zuen eta bere enpresak bere marka bultzatzen jarraituko duela ziurtatu zuen, bai eta bere produktuen kalitatea ere.
“Gure herrian eragin ekonomiko eta sozial handia izan duten proiektuetan presente izan gara, hala nola Asanblea Nazionalaren sorreran, eskolak, ospitaleak, errepideak, edota bizileku-proiektuak egiten.”, azpimarratu zuen.
Bere aldetik, Aitzol Sudupe ULMAko Area Managerrak honakoa dio: “Ziur naiz lankide egokia aurkitu izanaz. PROBETÃO erreferentziazko enpresa lokala da eraikuntzarako produktu fabrikatzaile modura. Bi aldeen lankidetza konpromisoa sendoa da eta elkarrekin oso ibilbide interesgarria egingo dugu Angolan gure soluzioak sustatu eta erreferentzia izateko”.
Honakoa bi enpresentzat akordio emankorra izatea nahi genuke.