ULMAren KOMPAQDRAIN INDUSTRY kanal konpaktua
Kompaqdrain Industry kanala sareta erantsia duen kanal monolitikoa da, izenak adierazten duen bezala, bereziki diseinatua industria guneetarako, ibilgailuen joan-etorria etengabea den tokiak.
Modeloa ez labaintzeko gainazal alderantzikatu batekin diseinatuta dago, orga moduko ibilgailuek pasatzean bibrazioak jasan ez ditzaten. Horrela, karga desplazamenduak edo karga erortzeak gutxitu edo desagertu egiten dira. Sarrerako zulo dimentsionatuak ere baditu, ibilgailu industrialek gurpilak haietan sar ez ditzaten.
Kanal konpaktu horiek segurtasun handiagoa eskaintzen dute, sareta eta kanala pieza bakar batean integratuta baitaude. Hormigoi polimeroan egina dago, edozein produktu kimikoren aurrean erresistentzia handiena duen materialetako bat.
ULMAren KOMPAQDRAIN® kanal konpaktuen gama hiru modelok osatzen dute; CITY modeloa, TRAFFIC modeloa eta CIVIL modeloa.
ULMAren KOMPAQDRAIN gamako modelo guztiek Max flow® sistema daukate.
Bideo honetan gure modelu desberdinen berezitasunak azatzen dira. Ezagutu itzazu!!