“Nola entrenatu, hala jokatu”

Betis-en kirol hiri berria Sevillan (Espainia)
Betis-en kirol hiri berria Sevillan

“Nola entrenatu, hala jokatu”

Futbol munduan baieztapen gutxi txalotzen dira aho batez. Hau da horietako bat. Eta kontuan izanda Betis taldeak Dos Hermanasen (Sevilla) izango duen kirol hiri berriaz ari garela, logikoena da pentsatzea egun gehienak eguzkipean entrenatzen direla. 

Hori galdetu dugu, eta hauxe izan da erantzuna: urtean, batez beste 52 egunetan egiten du euri herri honetan. Baina instalazio horietako irudiak ikustean atentzioa ematen duen zerbait badago, 15 entrenamendu eremuek duten kolore berdea da (ezin zitekeen bestela izan). Nola lortu benetako soropil alfonbrak hain lur lehorrean? Urarekin, noski. Baina ez edonola. 

“ULMA, beroketak egin, jolastera aterako zara eta” 

Zure proiektuen artean futbol zelai bat dago? Jar zaitez gurekin harremanetan.

Betisen entrenamendu zelaiak beti baldintza ezin hobeetan daudela ziurtatzeko, SU200 + FNX200UCCM kanalen 640 ml jarri dira futbol zelai guztien inguruan. Gaitasun handiko sistema hau aproposa da ur bolumen handiak kudeatzeko, ur putzuak sortzea saihesteko eta arin eta seguru jokatu ahal izateko. Sistemaren abantaila batzuk nabarmentzen ditugu:

  • SU200 kanala, soropilari hobeto lotzen dena: kanal hau futbol zelaietarako diseinatuta dago bereziki, belar artifizialari hobeto eusteko ertz biribildua baitu. 
  • Iraunkortasuna eta erresistentzia: Karga astunak eta baldintza klimatiko kaltegarriak jasaten dituzten erresistentzia handiko materialez eginak.
  • Mantentzen erraza: Iristen erraza izateko eta denboran zehar funtzionaltasun optimoa mantentzeko diseinatutako sistema.

Efizientzia urrats bakoitzean

Kirol hiriko pasabideek DOMOH50 + GP100UCA kanalen 430 ml dituzte. Espazio txikiagoko eremuetarako diseinatutako kanalak dira, baina eraginkortasun berberarekin drainatzen dute, diseinu estetikoari kalte egin gabe. Sistema trinko eta erresistente hau ezin hobea da oinezkoak ibiltzen diren guneetarako, eta seguru eta iraunkorra izango dela bermatuta dago. 

Moldakortasuna instalazioetan

Gainera, EUROSELFV+H95 + GP100UCA kanalen 645 ml banatu dira instalazioetako hainbat eremutan. Errendimendu handiko sistema moldakor horrek ura eraginkortasunez kanporatzea ziurtatzen du, soropilean ura pilatzeko eta kalteak eragiteko arriskua murrizteko. Futbolarien eta instalazioen osotasuna mantentzea, helburu nagusi gisa. 

Ezin dugu ezkutatu lortutako emaitzarekin pozik gaudela. Eta pozgarria da guretzat sentimendu hau kirol guneari Rafael Gordillo izena ematen dion Betisen kondairarekin partekatzea, izan ere, hauek dira Rafael Gordilloren hitzak, kirol gunea inauguratu zen egunean: “[...] norbere izena instalazio itzel hauetan ikustea harro eta zoriontsu egoteko modukoa da. Betisekin berriro debuta egin izan banu bezala sentitzen naiz, zoriontsu sentitzen naiz, eta ziur nago hemen jokalari bikainak ateratzen jarraituko direla". 

Baloia jiraka has dadila. 

Fitxa teknikoa 

  • PROIEKTUA: Betisen Rafael Gordillo Kirol Hiri Berria
  • KOKALEKUA: Dos Hermanas, Sevilla (Espainia).
  • INGENIARITZA: IDOM.
  • ERAIKITZAILEA: ACCIONA CONSTRUCCION, S.A.
  • SUSTATZAILEA: REAL BETIS BALOMPIE, S.A.D.
  • ARGAZKILARIA: Wenzel Fotografía de Arquitectura

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu