2250 ML ULMA MultiV+ kanalena Madrileko Gran Vía berrian

Hiriburuko Gran Via berrian, zeina partzialki oinezkoa baita, MultiV+ kanalak instalatu ditugu gure sareta artekatuarekin
2250 ML ULMA MultiV+ kanalena Madrileko Gran Vía berrian

Madrileko kalerik enblematikoenetakoa da Gran Via, eta  8 hilabetez bertan obrak egin ondoren partzialki oinezkoentzako kale gisa estreinatu da duela gutxi. Nobedade nagusia da oinezkoentzat gehitu diren bi erreiak, oinez ibiltzeko 5400 metro karratu gehiago eskainiko dituztenak. 

Madrileko Udalaren premia:
Jende askoko kalea denez, Madrileko Udalak ebakuazio ahalmen handiko drainatze sistema bat behar zuen, baina estetika albo batera utzi gabe; izan ere, planteamendu berria zen leku atseginak eta ibilgailurik gabekoak sortzea hiriburuko oinezkoentzat.  

Gure irtenbidea:
Gure sareta artekatua uneko joera da. Diskretua eta funtzionala denez irtenbiderik egokiena da ur bilketarako sistema nabaritu behar ez den lekuetan jartzeko. Beraz, Madrileko Gran Vian jartzeko oso irtenbide aproposa da. Instalatu diren kanalak MultiV+ deiturikoak izan dira, eta horiekin efizientzia hidrauliko handiagoa lortzen da V formako sekzio optimizatua baitute.  

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu