ULMA drainatze kanalak Guarulhoseko aireportuan, Brasilen

Hasi da lehen fasearen instalazio lanekin Guarulhoseko Aireportuan, Brasileko eta latinoamerikako aireporturik handienean. Aukeratutako drainatze- kanalak F150K eta F300K dira, burdinurtu nodularreko saretarekin. Kanal horiek egokiak dira karga handiak eusteko, batez ere maniobrak eta euren gainean frenaketak direla-eta esfortzu axial handiak jasaten dituzten guneetan. 3.200 metro lineal instalatuko dira kanaletan.
Soluzio tekniko berritzailea, egikaritze-epea eta prezioa izan dira OAS –Projetista Engecorps-Typsa eraikuntza-enpresak gure drainatze sistemen alde egin izanaren arrazoiak, horiek Brasilgo aireportu handienean instalatu ahal izateko.
Bideoa.