Aurrezpena eta erraztasuna hiri-mantentzerako: CENTRE DE DISSENY, Bartzelonan
Diseinu Museoa, edo Disseny Hub orain deitzen den bezala, orube makurtu batean kokatzen da, zazpi metroko desnibelarekin, Bartzelonako Glòries plazaren itsasoko aldean, Jean Nouvelen Agbar dorrearen ondoan. Proiektu garrantzitsu hau ULMA Architectural Solutionseko Drainatze Kanalekin egin da.
Ingurune enblematiko batean kokatuta, hiri-inguruaren mantentzea da CLABSAren kezketako bat, zeina Bartzelonako estolderia sarearen planifikazioaz, garapenaz eta funtzionamenduaz arduratzen den.
Hori izan da enpresa eraikitzaileak ULMAren sareta eraisgarridun F250 kanaleninstalazioa aukeratzeko arrazoia. Sareta horien bidez drainatze kanal barrurako sarbidea errazten da garbiketa egiteko eta, hala, asko aurrezten da mantentze kostuei dagokienez. Kanal horrek, gainera, ahalmen hidrauliko handia dauka.
BCD Barcelona Centro de Diseño 1973an sortutako enpresa eta instituzio arloko diseinuaren sustapen eta dinamizazio zentroa da, estatu espainiarreko lehena. Harrezkero, BCDk diseinua sustatzen du berritasun eta lehiakortasun elementu estrategiko eta eragile giltzarri bezala.
MBM arquitectesestudioa da proiektu honen egilea eta “hiri berritzaile” gisa ezaugarritzen da. Bere arkitektura ospe handikoa da, sentsibilitatea eta diskrezioa oinarri dituena.
Proiektu honetan instalatutako kanal guztiak hauek dira:
· F250 + sareta eraisgarria
· M150K
· F150K
· Self200K
FICHA TEKNIKOA
· PROIEKTUA : CENTRE DE DISSENY-BARCELONA
· ARKITEKTOAK: MBM arquitectes
· ERAIKITZAILEA: UTE ACCIONA COPCISA
·
· SUSTATZAILEA: BIMSA
· INSTALATUTAKO KANALEN METRO LINEALAK: 980 ml.