KOMPAQDRAIN® kanala en Rhône Alpeetan, Frantzian

KOMPAQDRAIN ® ULMA drainatze kanalak Frantzian, Rhône-Alpeak eskualdean instalatu dira, GIFI biltegiaren zamalenen gunean
KOMPAQDRAIN® kanala en Rhône Alpeetan, Frantzian

KOMPAQDRAIN ® ULMA drainatze kanalak dekorazio eta altzari espezialista den GIFI biltegiaren parkinean eta zamalanetako kaian instalatu dira, Neuville-sur-Saône herrian, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean. 

GIFI biltegiaren obra Colas Taldearen AXIMA Villefranche-sur-Saône enpresak garatu du, zeinak gure produktuak ezagutzen zituen bere obra askotan ULMA hormigoi polimerozko kanalak instalatu baititu. Oraingoan  KOMPAQDRAIN ® KVF200.10R kanal trinko berriak aukeratu dituzte, euren proiekturako ULMAko departamentu teknikoaren aholkularitza eta egindako kalkulu hidraulikoa jarraituz.   Kanal autogarbigarria eta Izozte/desizozte zikloekiko erresistentea edukitzea abaintaila garrantzitsuak dira sektorearentzat.
 
KOMPAQDRAIN® sistemaren abantailak
 
Ezagutu itzazu KOMPAQDRAIN®  kanalaren abantailak, hemen klikatuz.
 
TRINKOA: Kanalak eta saretak pieza bakarra osatzen dute, zurruntasun handiagoa bermatuz. Ezin hobea da segurtasun handiena eskatzen duten guneetarako.
 
IRAUNKORRA ETA ERRESISTENTEAHormigoi polimeroan egina dago, korrosio-kontrako materiala, iraupen eta erresistentzia handikoa. Egokia da karga mota orotarako.
 
AUTOGARBIGARRIA: V sekziodun diseinu abangoardistari esker hondakinak pilatzea saihesten du, autogarbiketa efektu eraginkorra ziurtatuz.
 
INSTALAZIO AZKARRA: Bere izaera trinkoak instalazioa errazten eta arintzen du, berekin dakartzan kostuak eta bere mantentze lanak nabarmen gutxituz. 
 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu