Drainatzeko kanalak Brasiliako nazioarteko aireportuan

ULMAk 600 ml baino gehiagoko drainatze-kanalak instalatu ditu, F300K modelokoak, Brasiliako Nazioarteko Aireportuan.
Aipatzekoa da drainatze-sistema faktore gakoa dela aireportu batean, bai pistetan gera daitekeen ura ebakuatzeko duen garrantziagatik bai karga handietan kanalak jasan behar duen erresistentziak finkatzeko.
Proiektua aurrera eraman duen Helvix Partzuergo eraikuntza-enpresak ULMA drainatze-kanalak erabiltzea erabaki zuen batez ere kanalen instalazioa epe laburragoan eta kostu lehiakorragoan egiteko proposamenagatik.
Brasiliako Nazioarteko Aireportua, urtero 9 milioi bidaiari mugitzeko gaitasuna duen terminalarekin, Brasilgo aireportu modernoenetakoa da. 136 denda ditu. Brasilen mugimendu gehien duen hirugarren aireportua da, Säo Pauloko bi aireportu nagusien atzetik: Congonhaseko Aireportua eta Guarulhoseko Nazioarteko Aireportua.