Drainatzeko kanalak Arese merkataritza gunean, Italian
Italiako merkatuan gure presentzia indartzeko politikarekin jarraituz, ULMA Architectural Solutionsek Areseko merkataritza gunearen obran hartu du parte, datorren apirilean inauguratuko dena. ‘Arese Shopping Center’ Italian inoiz eraiki den merkataritza gune handiena da, estalitako 120 mila metro karraturekin. Lombardia erdigunean kokatzen da estrategikoki eta automobilak egiteko Alfa Romeoren garai bateko egoitza esperientzia fabrika batekin ordezkatuko du.
Obra handi honetan ULMA Architectural Solutionsek drainatze kanalen 1100 ml baino gehiago instalatu ditu lurrazpiko parkinaren azalera osoan. Instalatu den drainatze kanalen gama MULTIV+ gama izan da, 200 mm-ko zabalera duena, finkapen sistema azkarrarekin eta blokatzeko aukerarekin.
MULTIV+ drainatze sistemak sistema bakarrean biltzen ditu: ekonomia, altuera murriztuak, 8 puntuko finkapena eta bere instalazioan ur jauzi erako malda izateko aukera. Hortaz, ULMAk eskainitako soluzio honek ezin hobeto betetzen ditu proiektuaren exijentziak.