ULMA drainatze kanala sareta artekatuakin Ballan-Mireko udalean - FRANTZIA

Drainatze soluzioaren 160 metro lineal instalatu dira Udalaren inguruetan eta aparkaleku gunean
ULMA drainatze kanala sareta artekatuakin Ballan-Mireko udalean - FRANTZIA

Ballan-Miré Frantziako herri bat da, 8.114 biztanle ditu, eta herrialdearen erdialdean kokatuta dago. Hiriaren erdi-erdian udaletxea dago, non batez ere hiriko administrazio zerbitzuak dauden.

MULTIV+ 150 drainatze sistema ezarri da, oinezkoentzako guneetarako, merkataritza guneetarako eta aparkalekuetarako ezin hobea baita. Gama honetako kanalek V formako sekzio optimizatua daukate, ura azkarrago drainatzeko, aldi berean kanalaren autogarbiketa hobetuta. Gainera, kanala instalatzeko ULMA Rapidlock sistema esklusiboa aukeratu da. Sistema horrekin azkar, seguru eta ia esfortzurik egin gabe lotu daiteke sareta kanalaren gorputzera.

Saretari dagokionez, artekatua eta sinplea aukeratu da, D400 karga klaserako balio baitu. Sareta mota hau aukeratuta, irtenbide ideala eman zaio galtzada-harrizko zoladura duen alde honi, aukera diskretua eta estetikoki atsegina baita, drainatzeko ahalmena galdu gabe. Guztira, drainatze kanalaren 160 metro lineal instalatu dira.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu