ULMA Mercart dels Encants azokan, Bartzelonan, MultiV+ kanalekin

ULMA Mercart dels Encants azokan, Bartzelonan, MultiV+ kanalekin

Azoka hau Europako zaharrenetakoa da, eta 33.000m2-ko azalera komertziala eta astero 100.000 kontsumitzaile ditu. Azoka-barrutia berritu egin da, bisitariak babesteko estalki bat jarriz, eta beste hobekuntza batzuen artean, drainatze sistema berri bat ere instalatu da.

Jasotako ura behar bezala ebakuatzeko, hainbat kanal mota hornitu da, behar bakoitzari erantzun optimoa emanez. Batetik, MINI gamako kanalak instalatu dira, aproposak plaza eta oinezkoentzako pasabideetarako.

Bestetik, MULTIV100 kanalak instalatu dira altuera desberdinetan, egokiak merkataritza gune eta ibilgailu mota guztientzako pasabideetarako, hala nola merkatuetako zamalanetako guneak.

Kanal horiek V optimizatuko forma duen sekzioagatik nabarmentzen dira, bereziki diseinatuta daudenak emari baxuan abiadura hobetzeko eta emari muturrekoetan ahalmena handitzeko. Gainera, finkapen aukera desberdinak dituzte, besteak beste Rapidlock® sistema, itxiera azkar eta erabat manualarekin, sareta kanalari segurtasunez eta apenas esfortzurik gabe lotzea ahalbidetzen duena.

ULMA Architectural Solutionsek, bere kanal aukera zabalari esker, proiektuaren zona bakoitzeko behar desberdinei erantzun ahal izan die, soluzio integrala eskainiz.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu