ULMA Drainatze kanalak Beauvalgo Zoologikoko hotelean

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko bere drainatze kanalak instalatu ditu Beauvalgo parke zoologikoko hotelean.
ULMA Drainatze kanalak Beauvalgo Zoologikoko hotelean

Munduko 100 zoologiko hoberenen artean sailkatua, Beauvalgo zoologikoak Frantziako animalia dibertsitaterik handiena dauka, zeinak Frantziako eta Europako bildumarik handienetakoa osatzen duen.

ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko bere drainatze kanalak instalatu ditu Beauvalgo parke zoologikoko hotelean.  Beauvalgo parte zoologikoa Frantziako zoologiko bat da, Saint-Aignan herrian kokatua, Centre-Val de Loire eskualdean. 8.000 animalia baino gehiago ditu 35 hektareatan, Frantzia eta Europako animalia bilduma handienetakoa osatzen duena. Urtero 900.000 bisita baino gehiagorekin, Frantzian gehien bisitatzen den bost gune zoologikoetako bat da eta baita parke pribatu konbentzional jendetsuenetakoa ere.

8 finkapen puntu: kargaren egonkortasun eta banaketa handia

Beauvalgo hotel zoologikoan instalatutako drainatze kanala CIVIL F sistemako F300K000R da, 300 mm-ko zabalerarekin eta 300 mm-ko altuerarekin, altzairu galbanizatuko profilak dituena alboko babeserako. Hornitutako sareta  burdinurtu nodularreko FNX300FTDM modeloa izan da, D400 erresistentzia klaserako diseinatua EN1433 arauaren arabera.
Aipatzekoa da F drainatze kanalen gamak 8 puntutako finkapen sistema duela, zeinak D400eko gure soluzioei egonkortasun eta erresistentzia handiagoa eskaintzen dien. 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu