ULMA Drainatze kanalak Bartzelonako Vela Hotelean
“W Barcelona” hotela, Hotel Vela izenez ere ezagutzen dena eraikinak duen bela itxuragatik, 2009an eraiki zuen Ricardo Bofill arkitektoak. 5 izarretako hotela da, Bartzelonako portuaren hegoaldean, gune pribilegiatu batean kokatzen dena, hiritik hurbil eta ikuspen handiarekin itsasertzeko fatxadaren lehen lerrotik. 473 gela ditu 26 plantatan banatuta eta bere zilar koloreko beirazko fatxada 100 metroko altuerara iristen da, hasieran proiektuak 168 metro bazituen ere.
Erabili den drainatze kanalen gama F gama izan da, F250K kanala zehazki, %2,5eko maldarekin eta nerbiodun burdinurtuzko saretarekin.
Soluzio esklusiboa
%2,5eko malda duen drainatze-soluzioa sistema bakarra da merkatuan %2,5eko malda erreala duena. Desnibel nabarmen horrek uraren abiadura handitzen du, ahalmen hidraulikoa maximizatzen du eta, horrela, kanalaren autogarbiketa errazten du, udal zerbitzuen aldetik mantentze lanetako kostuak murriztuz.
Halaber, kanal hori trafiko astuneko guneetarako diseinatua dago eta sareta kanalari lotzen zaio sareta bakoitzeko 4 torlojuren bidez.