ULMA Drainatze kanalak Napolesko portuan, Italian

Kanalizazio sistema osoa instalatu da Napolesko portuan: hormigoi polimerozko kanal teknikoak (F900), %2,5eko malda dutenak gehitu dira, merkatuan bakarrak direnak.
ULMA Drainatze kanalak Napolesko portuan, Italian

Napolesko Nuova Darsena Molo Vigliena portuan egin dira berritze lanak eta, beste lan batzuen artean, drainatze sistema aldatu da ontziralekuetan. Maila tekniko handiko proiektua izan da, izan ere hasierako eskaera zen sistemak kaietako ur kopuru handia behar bezala ebakuatzea. Altuera baxuko kanalak instalatu dira, kaiaren beraren murrizketak direla eta. Guztira, kanalizazioko 1000 metro lineal inguru jarri dira.

Ezaugarri horiek guztiak kontuan izanik, soluzio optimoa eskaini zen F250 modeloko ULMA kanalak, erantsitako %2,5eko malda jarraituarekin, instalatuz.  Horrela, altuegiak ez diren kanalak instalatzea ahalbidetu zen, baina ur kantitate handia ebakuatzeko gaitasuna dutenak. Kanal horiek muturreko karga klaseak jasaten dituzte, F900 arterainokoak, EN-1433 arauaren arabera. Aipatzekoa da ULMA produktu guztiek zorrotz betetzen dituztela kalitate estandar europarrak.

ULMA da fabrikatzaile bakarra hormigoi polimerozko produktuak dituena %2,5eko txertatutako malda errealarekin, hainbat abantaila eskainiz. Bere desnibel agerikoak uraren abiadura areagotzen du, horrela ahalmen hidraulikoa maximizatuz eta kanalaren auto-garbiketa erraztuz; alegia, eurite gogorren ondorioz pilatu daitezkeen sedimentuak eramateko gaitasun handiagoa lortzen du. Horrek berekin dakar mantentze lanen beharra gutxitzea, kostuak minimizatuz. Oso soluzio egokia da lurrak malda naturalik ez duen guneetarako.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu