Kanalak altuera txikiko guneetarako Lyon-Perrache geltokian - FRANTZIA
Lyon-Perrache geltokia Lyongo tren geltokirik zaharrena da, eta hiriaren erdialdean dago. Geltoki multimodala da, eremu berean trena, metroa, tranbia eta hiriko autobusak gelditzen baitira.
Geltokia birgaitzeko lanak RAZEL BEC eraikuntza enpresak egin behar zituen, eta enpresa horrek oso altuera txikiko drainatze kanalak behar zituen; izan ere, geltokian jada bazegoen lauza armatu batean instalatzea zen asmoa.
GURE IRTENBIDEA: Altuera txikiko MINI kanalak
ULMA Architectural Solutionsek mini gama-ko polimero hormigoizko kanalak hornitu zituen, altuera txikia duten guneetarako eta C250era arteko karga klaseetarako bereziki diseinatuta baitaude. Kasu zehatz honetan, oinezkoentzako tunel bat zenez, takoien aurkako saretak dituzten kanalak ezarri ziren, mugikortasun urria duten pertsonentzako PMR araudia betetzen baitute.
Gure konponbidea geltokiaren hegoaldeko sarrera berrian instalatu zen, Rodano ibaiaren lurrazpiko igarobidera eramaten duen arrapala baten bidez bide bat baino gehiago elkartzen diren lekuan.