ULMA kanalak Bilboko Erribera merkatuan
Erriberako Merkatua, Bilboko itsasadarraren ondoan kokatua, Bizkaia osorako erreferentzia komertziala da. 1990ean Guinessek handizkako udal merkatu osoena jo zuen, existitzen zen handiena izanik. Gaur egun hiru planta eta 186 saltoki ditu, mota guztietako produktuak eskaintzen dituztenak: haragia, fruta, arrainak, itsaskiak, gaztak, hestebeteak, izoztuak, perretxikoak… Halaber, obra epealdi luzeari aurre egiteko prestatzen ari da espazioari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko, eta testuinguru horretan ULMA Architectural Solutions izan da hautatua drainatze kanaletan soluziorik hoberena eskaintzeko.
MINI eta SELF drainatze kanalak
ULMA Architectural Solutionsek bi kanal mota hornitu ditu; altuera baxuko MINI drainatze kanalak merkatu barrurako, eta SELF sistemako kanalak bere inguruetarako.
Altuera baxuko MINI kanalak bereziki diseinatuta daude altuera muga duten guneetarako, eta horregatik aukeratu dira merkatu barrurako. M100K modeloa erabili da, sareta konposite nerbiodun antitakoiarekin.
Merkatu inguruetarako SELF sistemako drainatze kanalak aukeratu dira, izan ere kanal horiek dira oinezkoentzako bideetarako soluziorik hoberena eskaintzen dutenak. Kasu honetan SELFKX modeloa erabili da, profil herdoilgaitzarekin eta sareta nerbiodun anti irristakorrarekin altzairu herdoilgaitzean, ezin hobea soilik oinezkoek eta txirrindulariek erabili ditzaketen guneetako kargak jasateko, merkatu inguruak, esaterako.