ULMA kanalak Brasilgo Vitoriako aireportu berrian
Eurico de Aguiar Salles aireportua Vitória hirian dago eta 5 milioi metro karratuko hedadura dauka, non hegaldi nazionalak nahiz nazioartekoak izaten diren. Guztira, 524 milioi inguru inbertitu dira instalazio eta pista berrietan.
Berritze lan horietan ULMAk drainatze kanalen 1400 metro lineal ezarri ditu. Aireontzien patioan altuera desberdineko F300 kanalak instalatu dira, sareta burdinurtu nerbiodunekin, F900 karga klaserako egokiak. Hegazkinen aparkalekurako F250K kanalak hornitu dira, neurri txikiagokoak eta sareta burdinurtu nerbiodunekin, D400 karga klaserako egokiak.
ADITUAK AIREPORTUETARAKO SOLUZIOETAN
Kanal horiek trafiko astuneko guneetarako diseinatuta daude eta, bereziki, saretek esfortzu axial handiak jasaten dituzten zatietarako, euren gainean egindako maniobrak eta balaztatzeak direla eta. Horregatik guztiagatik, drainatze soluzio optimoa dira aireportuetarako, euri urak uneoro modu seguruan ebakuatuz.
Aipatzekoa da drainatze sistema faktore gakoa dela Aireportu baterako, bai pistetan pilatu daitekeen ura ebakuatzeak duen garrantziagatik, bai saretak eta kanalak F900 arteko kargak jasateko erresistentzia bermatzeagatik.
ULMA Architectural Solutions munduko aireportu operadore handienetako biren hornitzailea da.
KOKAPENA: Vitória, ES
INSTALATUTAKO PRODUKTUA: F300 eta F250K kanala, sareta burdinurtuarekin.
PROIEKTUA: Infraero
ERAIKUNTZA ENPRESA: Consórcio Jota Ele - Damiani - Empo
INSTALATUTAKO METRO LINEALAK: 1400m