ULMA Drainatzeko kanalak Donostiako TABAKALERAn

ULMA Architectural Solutionsen drainatze soluzioak instalatu dira Donostiako eraikin entzutetsuaren birgaitze lanetan.
ULMA Drainatzeko kanalak Donostiako TABAKALERAn

Tabakalera kultura garaikideko zentro bat da, eta bere helburu nagusia kultur sormen garaikidea sustatzea da, esparru desberdinetan eta bere fase guztietan (ikerketa, ekoizpena, erakusketa), baita ezagutza sortu eta partekatzea ere.

ULMA Architectural Solutions Gipuzkoako hiriburuko kultur zentro honen ingurunea birgaitzeko lanetan aritu da. Obra bi fasetan burutu da.

Lehen fasean, karga handietarako altuera baxuko drainatze kanalak hornitu ziren (SM250MF sistema D-400 karga motarako saretarekin) eta kanalak jarri ziren oinezkoentzako guneetarako (M100 sistema karga arinetarako saretarekin).

Bigarren fasean, eraikina inguratzen duen ingurua birgaitu behar zen eta Multi V+ kanal modeloa hornitu da RapidLook finkapen sistemarekin, sareta hauek partekatuz: Burdinurtu nerbiodunak D-400 eta C-250 motatako karga astunentzat (oinezkoentzako guneetarako Irisgarritasun Araudia betez), eta alboetako sareta artekatua duten kanalak D-400 karga motarentzat (EN-1433 arauaren arabera).

Guztira gutxi gorabehera kanalizazioko 500 metro lineal instalatu dira. ULMA soluzioen aukeraketa proiektugileen aldez aurretiko preskripzioagatik eta ULMAko talde teknikoaren aholkularitzagatik izan zen.

Birgaitze lanak egin dituen eraikuntza-enpresa UTE TABAKA izan da, MOYUA eta AMENABAR enpresen bateratzearen ondorioa.s MOYUA y AMENABAR.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu