ULMA drainatzeak presente Telefonicaren Komunikazio Hirian

ULMA drainatzeak presente Telefonicaren Komunikazio Hirian

Proiektu honen zifrak izugarriak dira: 400.000 m2, 6.000 aparkaleku, 14.000 langilerentzako lekua, 15 eraikin guztira eta 500 milioi euroko aurrekontua.

ULMAko hormigoi polimeroko kanalak zenbaki horiei gehitu behar zaizkie: sareta artekatuko DOMO kanalen 5.000 metro lineal, 6 hilabetean zehar hornitu direnak.

 “T” alderantzikatu forma duen sareta modelo hori, duen estetikagatik nabarmentzen da, izan ere, zoladurarekin ezin hobeto bat egiten duen sistema da, paisaia urbanoan erabat mimetizatzen dena. Sistema integrala da, kanal modelo desberdinetara egokitu daitekeena eta akabera galbanizatuan edo herdoilgaitzean eskuratu daiteke.

C250 karga klasera arte jasaten du, ideala inguru urbanoetarako. Gainera, erregistra daitekeen kutxatila multzoa du mantentze lanetarako.

30 metro lineal bakoitzeko, laukizuzen formako marko bat instalatu da, eta horren barrualdea erraz ken daiteke, ubidera sarbidea utziz eta, horrela, garbiketa eta mantentze lanak ahalbidetuz. Barneko laukizuzen hori galtzadarri edo baldosa mugakide berdinekin estaltzen da, akabera estetikoa eta oso diskretua lortzen delarik.

ARKITEKTUA: Rafael de la Hoz

SUSTATZAILEA: Telefónica España

ERAIKITZAILEA: UTE DRAGADOS-FCC

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu