Drainatze estetikoa eta bisuala, edo itsasoko bistak ez itsusteko modua
Gure azken proiektuetako batean, multzoaren estetikari eustea lortu dugu, ikusten ez den drainatze sistema batekin.
Orain azalduko dizut zein den sistema hori, baina lehenik zerbait kontatuko dizut.
Izan ere, proiektu hau itsasoaren ondoan dago eta hori dela-eta espero gabe gertatu zen abentura bat etorri zait gogora.
Bitxia da nola bizitzan, askotan, gutxien espero dugunean edo beste gauza baten bila ari garenean ere zerbait harrigarria aurkitzen dugun.
Munduari bira ematea kasualitatez.
Adibide zehatz bat jartzearren, gauza bera gertatu zen duela 501 urte, 250 gizon Espainiako hegoaldetik irten zirenean, Trinitate itsasontzian. Bere eginkizuna zen Espezien Uhartearen bila joatea, bide berri eta laburrago batetik.
Uste zuten eskualde horretara askoz azkarrago irits zitezkeela kontrako norabidean bidaiatuz, Hego Amerikako muturra inguratuz, aurkitu berri zen Ozeano Barean zehar, espeziak ekoizten dituzten uharteetaraino, Indonesiako artxipelagoan. Hala, Magallanes kapitain portugaldarrak Elkanorekin batera historian lehen aldiz eman zuen munduari bira, 1519an, hori egiteko batere asmorik ez zuela.
Gure azken proiektuetako bat itsasoaren ondoan dago, eta horregatik etorri zait gogora espero gabe gertatu zen abentura zoragarri hori.
Las Palmasko Itsas Frontea da, Kanariar Uharteetan. Proiektua bertako Romera y Ruiz arkitektura estudioarena da, eta Bela latindarreko ohiko itsasontzietan inspiratuta dago; Bela latindarraren omenezko proiektua da, argi eta garbi. Interesgarria da ikustea nola erabiltzen duen bere geometria triangeluarra forma erraz eta sortzaileekin ingurunera egokitzeko.
Drainatze ezkutua, estetika bisuala
Irudimenezko proiektu hau itsasertzean dago, kostaldearen siluetan, eta drainatze ezkutua aukeratu da berarentzat; beraz, ahalik eta oharkabeen igarotzea lortu da.
Sistema lehen begiratuan nabarmentzen da, ez duelako multzoaren estetika bisuala hausten, instalatutako drainatze sistema ezkutatzea lortzen baitu. Alderdi hori oso garrantzitsua da eremu historikoetan edo horrelako hirigintza garapen berrietan esku hartzeko, estetika garbi eta araztua bilatzen denean. Ezin hobea da galtzada harrizko guneetarako, harri naturalezko edo hormigoizko zoladuretarako.
Drainatze ezkutua sareta artekatuaren sistemari esker lortzen dugu, drainatze kanal batekin konbinatuta, eta bateragarria da drainatze arinaren (Self eta Urban), drainatze teknikoaren (Multi V) eta obra zibilerako drainatzearen (Civil-S eta Civil f) beharretarako.
Pasealekuan zehar eta itsasoaren gainean esekitako terraza ikusgarrian dago sareta artekatua; izan ere, moldakorra denez, oinezkoentzako eremuetarako egokia da, baita aparkalekuetarako eta errepideetako galtzadetarako ere. Gai da D-400 arteko karga mota bat jasotzeko, EN1433 Arauaren arabera.
Drainatze soluzio honi buruz eta beste batzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin,
Erraza mantentzen
Sistemaren mantentze eta garbiketa lanetarako, beharrezkoa da erregistro akoplagarriak instalatzea. Argazkian ikus daitekeen bezala, pasealekuko barandaren paraleloan dago. Erregistro horien material ezaugarriak eta neurriak besteekiko berdinak dira, eta atera egin daitezke sedimentuak eta buxadurak ezabatzeko, edo, besterik gabe, egin beharreko mantentze lanak egiteko.
Itsasoa eta, zehazki, portuak dira abiapuntuko eta helmugako lekuak. Aberastasun, merkataritza eta plazer iturri dira, baina baita abenturen sorlekua ere, Magallanesek eta Elkanok duela 500 urte baino gehiago bizi izan zutena kasu.
Laster itzuliko gara istorio berri eta inspiratzaileekin.