Drainatze kanal fidagarriak eta kalitatezkoak

Nizak asmo sendo bat du: Europako hiririk berdeenaren koroa janztea.
Eta, horretarako, berdatzeko plan bat gauzatu du, hirian berdegune berriak sortuz eta egokituz.
Berdeagoa, ez hain kongestionatua eta erakargarriagoa, Niza hiria berrurbanizatzen ari dira, eta ULMAtik gure esperientzia eman ahal izan dugu kanalizazio eta drainatzeari dagokienez.
Drainatze soluzio fidagarri eta kalitatezko bat behar duzu? Jarri harremanetan informazio gehiago nahi baduzu.
Fidagarritasun handiagoa bere 8 finkapen puntuei esker
Gure drainatze sistemak aukeratzeko arrazoia gure produktuen fidagarritasuna eta kalitatea izan dira. Kasu zehatz honetan, drainatze soluzioen aukera osotik, F sistemaren alde egin da.
Polimero hormigoizko kanalak dira: kalitate handiko materiala da, eta hormigoi tradizionala baino 4 aldiz erresistenteagoa. Gainera, F gama zibileko kanalen beste ezaugarri bat da metro linealeko 8 torlojuz finkatzeko sistema dutela.
F300K kanalak jarri dira FNX300FTDM burdinurtu nerbiodunezko sareta modeloarekin batera.
Sareta eta kanala finkatzeko 8 puntuei esker, profilarekin sareta behar bezala finkatzea lortzen dugu eta, aldi berean, sistema osoan zehar indarren egonkortasun eta banaketa handiagoa bermatzen dugu.
Fitxa teknikoa:
Eraikitzailea: TP SPADA /EUROVIA/ TRIVERIO
Udalerria: Niza, Frantzia.
Erabilitako drainatze sistema:
Karga handietarako kanala, F300K000R F Zibil modeloa + FNX300FTDM burdinurtu nerbiodunezko sareta (D400)
Instalatutako metro linealak: 400 m
Argazkiak: Wenzel Fotografia Arquitectura