ULMA Drainatzea Lisboako erdiguneko Vitoria kalean
ULMA Architectural Solutions izan da aukeratua bere drainatze kanalak instalatzeko “Rua da Vitória”-ko birgaitze lanen barruan, zeina oinezkoentzako pasabide turistikoa den, oso erabilia Lisboako plazarik garrantzitsuenaren inguruetan kokatzen delako, merkataritzaren plazan.
Formularioaren amaiera
ULMAk SELF 250 sistemako kanalak hornitu ditu altzairu herdoilgaitzean diseinatutako sareta artekatu bereziarekin.
Alboetako sareta artekatu herdoilgaitza bereziki garatu da proiektugilearen zehaztapenak jarraituz eta bere beharretara egokituz. “L” alderantzikatu itxurako sareta mota hori soluzio ezin hobea da Vitoriako Kalea bezalako oinezkoen kaleetarako. Gainera, alboetako sareta mota horiek aukera perfektua dira gertuko lekuetan edo paretetan instalatzeko, ahalmen hidraulikoari edo akabera estetikoei muzin egin gabe, izan ere sistema honekin integrazio osoa lortu da zoladuran, proiektu honetan ezinbesteko ezaugarria dena.