Errendimendu handiko drainatzea alpeetako bihotzean

Sainte-Marie-de-Cuineseko bidesaria
Errendimendu handiko drainatzea alpeetako bihotzean

Sainte-Marie-de-Cuines, Savoian, Maurienne haranaren bihotzean dagoen herri txiki bat da, eta eskualdeko garraiorako funtsezko posizioa du. Frantziako Tourreko ohiko agertoki den Col du Glandon ospetsuaren oinetan kokatua, negu sasoian Saint-François-Longchamp eta Saint-Colomban-des-Villards eski estazioetara sartzeko gune ere bada. 

Sainte-Marie-de-Cuineseko ordainlekua funtsezko geldialdi bihurtu da Frantzia eta Italia arteko lotura nagusia den Fréjus tunelera doazen kamioi gidarientzat. Egunero, ehunka ibilgailu astun, eta milaka ere, igarotzen dira puntu horretatik, zeina ibilbide luzeko trafikorako azpiegitura kritiko bihurtu baita. 

Eskakizun goreneko drainatze sistema bat behar baduzu, idatzi iezaguzu hona.

Drainatze kanal zaharren higadura zela eta, SFTRFk (Société française du tunnel routier du Fréjus) kanalak berritzea erabaki zuen, ordainlekua igarotzeann direnen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Azterketa teknikoa egin ondoren, ULMA Architectural Solutionsen eskaera horretarako irtenbide ezin hobea eman dugu.

F250K kanalak aukeratzeko “pisuzko” arrazoiak

F250K drainatze sistema aukeratu zuten proiektu honetarako, ur bolumen handiak kudeatzeko duen gaitasun bikainagatik eta muturreko kargen mende duen sendotasunagatik. %2,5eko malda integratuta duenez, autogarbiketa optimizatzen da, eta, horrez gain, mantentze beharrak ere txikiagoak dira. Saretak metro lineal bakoitzeko zortzi torlojurekin finkatuta daude, NF-EN 1433 araudia betez, eta horrek seguru lotuta egotea bermatzen du, baita muturreko baldintzetan ere.

Polimero hormigoiz eginak, gure kanalek izozteekiko erresistentzia handia ziurtatzen dute (bailara honen altitudea 2.100m-ra iristen da puntu batzuetan), baita desizozte eta urtze gatzekiko ere, eta horrek irtenbide iraunkor bihurtzen ditu Sainte-Marie-de-Cuines ordainlekurako.

ULMA Architectural Solutionsen soluzioen inplementazioari esker, azpiegitura estrategiko horrek modu seguru eta eraginkorrean lan egiten jarraituko du, urte askoan eguneroko zirkulazioaren eskakizunei erantzunda.

FITXA TEKNIKOA

  • PROIEKTUA: Sainte Marie de Cuineseko ordainlekurako drainatzea.
  • PRODUKTUA: F250K drainatze sistema %2,5eko malda integratuarekin. F900 erresistentzia klasea. 
  • KOKALEKUA: Sainte-Marie-de-Cuines, Savoia (73), Frantzia.
  • SUSTATZAILEA: SFTRF (Société française du tunnel routier du Fréjus).

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu