Erresistentzia handiko polimero hormigoizko ULMA kanalak Birminghameko eta Knowsleyko gas natural konprimatuko (GNK) zerbitzuguneetarako
Zerbitzuguneetan trafiko dentsitatea handia da, ibilgailuek frenatu eta azeleratu egiten dute, eta petrolio, diesel, olio lubrifikatzaile eta beste hidrokarburu ugariren kontzentrazio handia dute lurzoruan. Ezaugarri horiengatik nabarmentzen dira.
Eta batez ere horregatik aukeratu ditu CNG Fuels Ltd. enpresak ULMAren Civil - F400K eta F300K modeloak herrialde osoan dituen zerbitzugune guztietarako.
CNG Fuels enpresak GNKz hornitzeko azpiegiturak garatzen ditu, eta azpiegitura horien jabe eta ustiatzailea ere bada, eta bere zerbitzuguneak Bio-CNGz edo biometano %100 berriztagarriz hornitzen ditu.
Bio-CNG erregaiaren horniduran enpresa aitzindaria da Erresuma Batuan. Erregai hori dieselaren ordezko alternatiba bat da ibilgailu astunetarako, kostu optimizatuagoa baitu eta karbono aztarna txikiagoa uzten baitu.
CNG Fuelsek bost zerbitzugune publiko ditu eta beste zerbitzugune bat Knowsleyen, Liverpooletik hurbil, eta jada 2.000 ibilgailuk hartzen dute egunero erregaia zerbitzugune horietan. Horietan, ULMAren drainatze kanalak instalatu dira, eta 2021eko urtarrilean jarriko dira martxan. Bere zerbitzugunerik modernoena Erdingtonen dago, Birminghanen ekialdean, M6tik hurbil, eta 500 ibilgailu astun ere hornitu ditzake erragaiz egunero.
Bellshill, Knowsley, Newark eta Avonmouth-eko zerbitzuguneetan ere F300 eta F400 drainatzeko kanalak instalatu dira.
ULMAren polimero hormigoizko kanalek erresistentzia handia dute produktu kimikoekiko esposizioarekiko, eta, beraz, irtenbide ezin hobea dira gas hornitegietan instalatzeko.
Civil – F kanalak ibilgailu astunak dabiltzan guneetarako ere diseinatuta daude eta, bereziki, ibilgailuek maniobrak egitean eta frenatzean egiten dituzten indar axial handiak jasan behar dituzten sekzioetarako. Kanalek altzairu galbanizatuzko profilekin indartuta dituzte alboak.
Instalatutako saretek F900 karga klasea ere jasan dezakete, beraz, oso egokiak dira ibilgailu astunak dabiltzan guneetarako. Gainera, segurtasuna bermatuta dago, 8 finkapen puntu baitituzte metro lineal bakoitzeko.
Civil – F sistemarekin, halaber, %2,5eko malda jarraitua sartu daiteke.
Zergatik aukeratu ULMA?
- Produktu kimikoekiko erresistentziarik handieneko materialetako bat da polimero hormigoia.
- Civil - F kanalak ibilgailu astunak dabiltzan guneetarako bereziki diseinatuta daude.
- FNX400FTFM saretek F900 karga klaserako ere balio dute, 8 finkapen puntu dituzte metro lineal bakoitzeko.
- Proiektu bakoitza banan-banan aztertzen dugu, ahalik eta irtenbiderik onena ematen dugula bermatzeko. Gure talde teknikoa eta komertziala beti daude laguntzeko prest.