Futbol zelaietarako drainatze kanal bereziak
Begirada bat eman Gatomorto zelaian instalatu dugun irtenbideari.
Xeven, Galizian, Espainiako ipar-mendebaldean, Gatomorto futbol zelaia dago.
Mota honetako proiektuetan ULMAren esku hartzea garrantzitsua da, asmoa belar artifiziala jartzea denean eta helburu nagusia zelaia putzuz betetzea ahalik eta gehien ekiditea denean.
Sport gamako SU200 modeloaren 250 ml instalatu dira. Drainatze kanal horiek, polimero hormigoiarekin fabrikatuta daude, 200 mm-ko zabalera erabilgarria dute, eta belar artifizialeko zelaietarako bereziki diseinatutako ertz biribildua. Kanala soropilera hobeto doitzea eta hobeto eustea ahalbidetzen dute, elementuak ezin hobeto bat etorrita.
Modelo honen beste onuretako bat da saneamendu sarearen sistema birdiseinatzen uzten duela, ahalmen hidrauliko nabarmena duelako, kolektore paraleloa (eta bere tarteko kutxatilak) kendu ahal izateko.
SU200 kanalak ur jauzi erako malda bat egiteko aukera ematen du, kanpoaldetik 240 eta 390 mm arteko altuerak dituzten lau kanalen bitartez, irteera perimetralak optimizatu eta azkenean bi izatea ahalbidetuta, horretarako bereziki diseinatutako kutxatilei esker. Horrek ahalbidetzen du askotariko altuerak eta irteerako askotariko diametroak dituzten hainbat gorputz edukitzea.
Gure departamentu teknikoaren laguntzarekin eta ahalmen hidraulikoa kalkulatzeko dugun Optimal drain programaren bitartez, drainatze sistemaren banaketa optimizatzeko gai gara, sistema kokatzeko denbora gutxiago izatea eta lan horri lotutako kostuak txikiagoak izatea lortuta.
Ikusten denez, soluzio honen egokitasuna askoratikoa da.
- Belar artifizialaren eta kanalaren arteko lotura hobetzen du, bere diseinuari esker.
- Nabarmentzeko moduko ahalmen hidraulikoa dauka.
- Ur jauzi erako maldarekin instalatzeko aukera eskaintzen du.
- Azkarrago gauzatzea ahalbidetzen du irteerak txikitu eta kolektore paraleloa kendu daitekeelako.
Hori dena, denbora aurreztu dezazun eta kostu txikiagoa eduki.
Kirol guneetarako drainatze kanalak eskaintzen dizkizugu; kontsultatu zure proiektua gure departamentu tekniko-komertzialarekin, eta aholkularitza pertsonalizatua emango dizute.
PROIEKTUAREN FITXA TEKNIKOA:
- ARKITEKTOAK: Estudio Santos-Mera (Jose Jorge Santos Ogando, Jose Carlos Mera Rodriguez, Gustavo Perez Alvarez)
- SUSTATZAILEA: Pontevedrako Kontzejua
- Drainatze kanala: 250 ml SU200 + GN200UCA SARETA, altzairu galbanizatua, nerbioduna, A15 karga klaserako
- ARGAZKILARIA: Hector Fdez. Santos-Diez