Interesatzen zaizkizun bi onura

Kostuen optimizazioa eta aparteko materiala
Interesatzen zaizkizun bi onura

Kostatu zaigu, baina iritsi da unea.

Bi urteko geldialdiaren ondoren, berriro gure bezeroekin harremanetan egoteko gogoa genuen, hurbiltasun handiagoarekin, sektoreko azoketan eta kongresuetan parte hartuta.

Urtea hasi zenetik, hainbat herrialdetako hainbat azokatan izan gara, baina bada Europan hiri bat gogor ari dena lanean negozio turismoan erreferente bihurtzeko, eta hori Tolosa da, Frantziako Okzitania eskualdeko hiriburua.

Nazio eta nazioarte mailako negozio turismoan duen erakargarritasuna indartzeko ahaleginean, MEETT diseinatu zen, Konbentzio eta Erakusketa Zentro berri bat, 55 hektarea dituena eta hiriaren iparraldeko berrikuntza eremuan kokatzen dena. 

Testuinguru horretan, eta zentro berria eraikitzen ari zirela, proiektugileak gurekin harremanetan jarri ziren, instalazioetako drainatzeari eta urak husteari buruz aholku eman genezan.

Eta gaur, lehiakideengandik bereizten gaituzten bi abantaila kontatu nahi dizkizugu:

Kostuen optimizazioa

Egin genuen lehen gauza azterketa hidrauliko bat egitea izan zen proiektutik ezagutzen genituen parametro gutxi batzuekin, hala nola:  lerroen luzerak, ekarpen eremuak, lurraren maldak eta gainazal bakoitzaren jariatze koefizienteak.

Horixe da gainerako drainatze soluzioen hornitzaileengandik bereizten gaituen lehen onura: proiektuetan egindako azterketa hidraulikoak abantaila eskaintzen du behar desberdinetarako kanalik egokienak aukeratu ahal izateko, kalitate/prezio erlazio paregabearekin.

Tolosako MEETT Konbentzio eta Erakusketa Zentrorako, MultiV+ kanal teknikoak aukeratu genituen. 

MULTIV+ ® kanalen V formako diseinua ura abiadura handiagoan drainatzeko garatu da, kanalaren efektu autogarbitzailea hobetzeko.

Bere ebaketa optimizatuak, merkatuan dauden ohiko V ebaketak baino handiagoa, ahalmen hidrauliko handiagoa eskaintzen du muturreko emarietan, eta, beraz, kanal horiek aukera ezin hobea dira luzetarako maldarik gabeko tarteetarako.

Baina kostuen optimizazioaz gain, hemen dator bigarren onura:

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gure sail tekniko-komertzialarekin, eta pozik eskainiko dizugu aholkularitza pertsolanizatua.

Aparteko ezaugarriak dituen materiala

Gure soluzio guztiak polimero hormigoian diseinatuta daude, aparteko ezaugarriak dituen materiala, emaitza aipagarriak lortzen laguntzen duena. Begira:

Polimero hormigoiak ura xurgatzeko indize ia nulua du, hormigoi tradizionalak, berriz, %5-10 ingurukoa. Emaitzei begiratuta, gure drainatze soluzioekin produktuaren iraunkortasuna eta erresistentzia optimizatzea lortuko duzu. Hori dela eta, gure materiala ezin hobea da jariagaiak drainatzeko, hormigoi tradizionala baino 4 aldiz erresistenteagoa baita. 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu