Lurpeko labirintoak eta drainatze efizientea plazetarako
Munduko edozein lekutan, plazak elkargune garrantzitsuak dira. Eremu pribilegiatuetan eta jende asko ibiltzen den lekuetan egon ohi dira, eta, horregatik, funtsezkoa da, besteak beste, haien drainatze sistema ondo planifikatzea.
Munduko plazarik handienetako bat Mexiko Hiriko Zokaloko plaza da, eta benetan bitxia dena da bere azaleraren azpian tunelez osatutako labirinto bat ezkutatzen dela. Bere egunean drainatze kanalak izan ziren tunel horiek.
Aztekek, ingeniari trebeak izan zirenek, euri urak kudeatzeko kanalizazio eta dike sistema bat diseinatu zuten, hiria urez bete ez zedin, bere garaian plaza laku baten gainean eraiki baitzuten. Gaur egungo Mexiko Hiria, antzinako Tenochtitlan hiria zen.
Plazan euriak sortzen zituen arazoak saihestea izan zen Aztekek 1.325ean egin zutena, eta hori da gaur ULMAn egiten duguna, baina beste modu batera egiten dugu.
Hona hemen adibide bat: Radomira Putnikaren plaza, Serbiako Kragujevac hirian.
5000 m2-ko plaza handi horrek, Tenochtitlanek bere garaian bezala, uholde arazoak zituen. Plazak zuen drainatze sistema ez zen nahikoa, eta, horregatik, azterketa hidrauliko bat egin ondoren eta ULMAk bezeroei eskaintzen dien aholkularitza tekniko zerbitzuarekin, drainatze lerro batzuk, kanal modelo batzuk eta sareta batzuk definitu ziren, zeintzuek drainatze ona ez ezik ingurune horretarako irtenbide estetiko bat ere ziurtatzen duten.
Radomira Putnikaren plaza hiriko jarduera sozial eta kulturalaren epizentroa da. Adin guztietarako musikaz, dantzaz, janari postuz eta jardueraz betetzen da, eta horregatik dira garrantzitsuak drainatze egokia izatea eta estetikoa izatea.
Gure drainatze kanalen gamari buruz gehiago jakin nahi baduzu, idatziguzu hona.
Multi V+ drainatze kanala sareta artekatuarekin
Drainatze soluziorako, Multi V+ kanalen 500 ml aukeratu eta instalatu dira, sareta artekatuarekin. Horrela konbinatu dira, alde batetik, gure Multi V+ familiaren V formak ematen duen efizientzia hidraulikoa eta, bestetik, sareta artekatuak ematen duen estetika.
Kanal horien V formarekin, ura abiadura handiagoan drainatzen da, eta, beraz, sedimentuak mugitzeko ahalmen handiagoa du, horrela autogarbiketa efektua lortuta.
Sareta artekatua nabarmentzen da instalatzen den lekuaren estetika bisuala hausten ez duelako. Diskretua da eta zoladuran ezin hobeto integratzen da. Horregatik da aproposa drainatze sistema ikusgai egotea saihestu nahi den aplikazioetarako. Ezkutuko drainatzea ere esaten zaio.
ULMA drainatze kanalekin, plaza eraldatu dute, haren drainatze sistema ez ezik, haren estetika eta segurtasuna ere eraldatu dituzte eta.