Merkataritzako aparkalekuetako drainatzeari buruzko egia

Gune horietarako drainatze sistemak aukeratzeko orduan kontuan hartu beharreko funtsezko bi faktoreak zein diren azalduko dizugu.
Merkataritzako aparkalekuetako drainatzeari buruzko egia

Drainatze sistema baten funtzio nagusia euri urak kentzea da. Honaino denok ados. Baina, gainera, instalatzen den espazioaren arabera, beste behar batzuk ere kontuan hartu behar dira: ez da gauza bera autobide batean, aireportu batean edo merkataritza gune batean instalatzea.

Azalera handietako aparkalekuen ezaugarrietako bat da instalatutako drainatze sistemek ibilgailuen nahiz kanalen gainetik igarotzen diren pertsonen etengabeko trafikoa jasaten dutela.

Imajinatu merkataritza gune batera iritsi eta autoa aparkatu ondoren atea ireki eta irtetean oinetakoa bustitzen duzula ur putzu batekin. Putzu hori zure atearen ondoan dago. Behar zenuena!

Kompaqdrain city kanalekin eraginkortasun hidraulikoa (Max-Flow ® sistema integratuari esker) eta bezeroen segurtasuna bermatzen ditugu, zuloak zabalera txikikoak izanik.

Tarte txarra pasa ondoren, erosketak egin ondoren, establezimendutik irtengo zara, orga beteta duzula. Baina bat batean estropezu egiten duzu. Lurrera begiratu eta hor dago: zapata trabatu eta tupustean gelditu zaituen sareta. Automatikoki gogoratzen duzu orain dela ordu batzuk zapata busti dizun putzua. Eta zeure buruari esaten diozu: hona, ez naiz itzuliko.

Merkataritza guneek produktuak saltzen dituzte, baina baita esperientziak eta oroitzapenak ere. Horrelako azalera handietan gero eta garrantzitsuagoa delako erabiltzailearen esperientzia.

Testuinguru honetan, funtsezko bi faktore daude drainatze sistemen arrakastan edo porrotan eragina dutenak: putzuak saihesteko eta erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko eraginkorrak izatea.

Silverburn merkataritza guneak ondo daki zein garrantzitsuak diren bi faktore horiek. Horregatik jarri dituzte 1100ml Kompaqdrain City  drainatze kanal beren aparkalekuan.

Glasgowen dago eta Erresuma Batuko handienetako bat da, 100.000 metro koadroko eremuan 100 saltoki baino gehiago baititu. 2.000 aparkaleku baino gehiago ditu hainbat pisuko aparkaleku batean. Imajinatzen duzu zenbat pertsona igarotzen diren egunero?

Drainatze eraginkorra

Aurretik instalatutako drainatze sistema huts egiten hasi zen eta aparkalekua zenbait lekutan urez betetzen zen. Sistema zaharraren ordez berria eta hobetua erabili behar zen.

Gure Kompaqdrain kanalen Max-Flow ® efektua izan zen drainatze eraginkorra bermatzeko eskaini genuen irtenbidea. Saretaren sarrerako zuloen diseinu kurbo original bat da, ur bilketa optimizatu eta erortze energia aprobetxatzen duena, uraren abiadura eta drainatze ahalmena handitzeko.

Gainera, zuloak pixkanaka zabaltzeak hondakinak pilatzea saihesten du. Horregatik, Kompaqdrain kanalek ur bolumen bera draina dezakete tamaina txikiagoko kanal batekin.

Drainatzeko irtenbide honi edo beste bati buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.


Erabiltzaileentzako segurtasuna

Kompaqdrain City modeloko kanalak eta saretak sistemaren zurruntasuna bermatzeko pieza bakarra osatzen dute. Gainera, saretak zulo txikiagoak ditu, estropezu edo erorketarik gerta ez dadin.

Ura biltzeko zuloen tamaina estutuz (irekidurak 8 mm-tik 16 mm-ra artekoak izan daitezke), irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen laguntzen dugu, oso garrantzitsuak baitira jarduera handiko espazioetan, hala nola Silverburn merkataritza guneko aparkalekuan.

Azken batean, Kompaqdrain city kanalekin eraginkortasun hidraulikoa (Max-Flow ® sistema integratuari esker) eta bezeroen segurtasuna bermatzen ditugu, zuloak zabalera txikikoak izanik.

Silverburn merkataritza gunea aparkatzeko tandem perfektua da, eta, bide batez, 2019an "Erresuma Batuko merkataritza-gunerik onena" izendatu zuten.

Zerbaitegatik izango da, ezta?

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu