Nolakoa izan behar du zerbitzugune bateko drainatze sistemak?

Funtsezkoa dena, erabiltzaileentzako drainatze eraginkorra eta segurtasuna ziurtatzea
Nolakoa izan behar du zerbitzugune bateko drainatze sistemak?

Garraioak etengabeko mugimenduan egon behar du ezer falta ez zaigun. Erosten dugun arropatik hasi eta gure ibilgailuak martxan jartzen dituen erregairaino, dena batera eta bestera garraitua izaten da.

Eta kamioilariak funtsezkoak dira kate hau gera ez dadin.

Errepide egun luzeetan beren beharretara egokituko den gune bat aurkitu dezaten, Tarragonan zerbitzugune berri bat ireki dute. Gasolindegia izateaz gain, hotela eta jatetxea ere bada, garraiolariei zerbitzua emateko.

Proiektu honek drainatze oso eraginkorra behar zuen, eta, gainera, ibilgailu astunen zamak (trailerrak, zisternak) eta maniobra ugari jasateko gai izan behar zuen. Mota honetako eremuetan zeharkako trafiko astuna oso handia izaten da.

Horregatik aukeratu zituzten Kompaqdrain kanalak, Max Flow sistemarekin.

Max Flow sistema, drainatze eraginkorrago baterako gakoa.

Kompaqdrain kanalek diseinu berezia dute, sarrerako zuloek kurbadura bat dutelako, ura barnealdera bideratzen duena.

Max Flow efektua deitzen diogun berezitasun honek uraren bilketa optimizatu eta hobetzen du eta bere erorketa energia aprobetxatuz, kanalaren drainatze ahalmena handitzen du.

Ezaugarri hori funtsezkoa izan da proiekturako Kompaqdrain kanalak aukeratzeko orduan, lehen esan dugun bezala, eraginkortasun hidraulikoa ezinbestekoa baita.

Zuk ere drainatze sistema eraginkor eta seguru bat behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Pieza bakarreko drainatzea, segurtasun bermatua.

Mota horretako establezimenduetan, drainatze sistemak trafiko handia jasan behar du; horregatik, kanal trinkoak aukeratu dira, iraupen handiagoa izateko.

Sareta eta kanala pieza bakar batean eta urraduraren eta talkaren aurrean oso erresistentea den material batean eginak daude, hormigoi polimeroan.
Horrela, drainatze sistemaren bizitza luzatu egiten da eta garraiolarientzako segurtasun handiagoa bermatzen da.

Guztira, Kompaqdrain kanalaren 100 metro lineal baino gehiago instalatu dira hainbat zabaleratan. Gainera, ULMAren sail teknikoak obraren neurketak eta zuinketa egin zituen denbora errekor batean, proiektuak atzerapenik izan ez zezan.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu