Plaza guztiz enblematikoa
Ezagutzen al duzu irudietan ikusten duzun plaza hau?
Europar Batasuneko oinezkoentzako plazarik handiena da. Eta Europako bigarren handiena. Zaragozako Pilar plaza ospetsuaz ari gara, Espainian.
Gaur drainatze soluzio berri bati buruz arituko gara, bereziki Pilar plazarako landu duguna.
Plaza birmoldatu egin dute, eta ezin enblematikoagoa den proiektu honetan, ULMAren drainatze soluzioak aukeratu dituzte.
Birmoldaketaren aurretik, lauza artekatuak eta mantentze lanetarako galdaketa saretak zituzten estoldak zeuden.
Oraingoan, D400 kargak jasango zituen sistema bat behar zuten, oinezkoentzako plaza den arren, hiriko ekitaldi ugari han egiten direlako. Pilarreko festetan, adibidez, han muntatzen dira kontzertu guztiak egiteko agertokiak, eta, beraz, kamioien pasaleku izaten da.
Gainera, estetika aldetik antzekoa izatea nahi zuten, plazaren edertasuna ez galtzeko.
Horregatik, gure ezkutuko drainatze sistema erabili dugu, sareta artekatua, kanala eta kutxatila multzo erregistragarria dituena. Hemen ikus dezakezu:
Baina arazo bat zegoen: jabeek ez zuten nahi multzo erregistragarria ere artekatua izatea, eta kutxatilaren gainean galdaketa sareta bat jartzea nahi zuten, oso garrantzitsua delako plazaren aurreko estetikari eustea.
Horretarako, erregistroaren alternatiba bat diseinatu genuen.
Ad hoc soluzioa
Euskarri berezi bat egin genuen, hots, tiradera berezi bat, burdin sare artekatua eta erregistrorako burdin sare nerbioduna maila berean geratzeko behar zen altuera jakinekoa.
Irudietan ikus dezakezu Pilar plazan bertan instalatutako soluzioa.
Aparkalekua justu azpian dagoelako altuera mugak zeuden gunean, SM300 altuera txikiko kanalak jarri genituen.
Eta altuera mugarik ez zegoen guneetan, beste drainatze soluzio bat, edukiera hidrauliko handiagoa ematen duena eta garbiketan eta mantentze lanetan aurreztea ahalbidetzen duena: %2,5eko malda mistoa duten F250K kanalak jarri genituen.
Zergatik?
Urari abiadura eta efektu autogarbitzailea eman nahi ziotelako, mantentze lanak murrizteko. Hori funtsezko faktorea baita Zaragozako Udalarentzat. F250K jarri genuen, alboko sareta artekatu batekin, ezkutuko drainatzearen estetika eta dotorezia izateko, baina, aldi berean, kanalei ahalmen hidrauliko handiagoa emateko.
Aurrekontu bat eskatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, sakatu hemen.
%2,5eko benetako malda
Malda duten ULMAren kanalak dira merkatuan %2,5eko benetako inklinazioa duten bakarrak.
Daukaten desnibel nabarmenari esker, edukiera hidrauliko handiagoa ematen dute, malda dela eta, ura bizkorrago doalako.
Eta lortzen duen abiadurari esker, ur kopuru handiagoa drainatzen du, kanal handiagoak instalatu izan bagenitu bezala.
Gainera, garbiketan eta mantentze lanetan aurreztea dakar, uraren abiadurari esker pilatutako jalkinak eraman eta autogarbiketa efektua sortzen delako.
Pisuzko arrazoia da hori edozein proiektu handirentzat, hala nola Pilar plazarentzat.
Ikusten duzu gure ingeniaritza departamentuak baduela gaitasuna zure proiektuaren baldintzak betetzen dituzten ad hoc soluzioak sortzeko.