Sareta artekatua Kedge Business Schoolen campusean, Bordelen

Bordeleko campusak, Frantziako bigarren campus handiena, ULMA Architectural Solutionsen drainadura soluzioak ditu
Sareta artekatua Kedge Business Schoolen campusean, Bordelen

KEDGE Business School Frantziako negozio eskola da, Bordeaux School of Management eta Euromed Management bat-egitetik sortu zena 2013an. Frantziako lau campusetan dago, Txinako bitan eta lau campus elkartekidetan. Bordeleko campusa Talence – Pessac – Gradignan unibertsitate campusean dago, Frantziako bigarren campus handiena da eta 35.000 metro karratuko azalera dauka gutxi gorabehera.

MultiV+ kanalak sareta artekatuarekin

Guztira ULMA drainadura soluzioko 190 metro lineal instalatu dira Talenceko Kedge Business School inguruko euri-urak jasotzeko, Bordelen. Aukeratutako kanal modeloa MULTIV+ 150 gamaren barruan dago, kanpoko zabalera 186mm, barruko zabalera 150mm eta kanpoko altuera 270 mm. Gama hau nabarmendu egiten da hobetutako produktu gama delako, gainerako gamen abantailak batzen ditu sistema bakarrean:  SELF sistemaren ekonomia, MINIren altuera txikitua, F-ren 8 puntuko eustea, eta U eta UK sistemen malda jarraitua, ur-jauziaren erako malda eta misto aukerak.

Saretari dagokionean, drainadura linealeko sareta artekatu bakuna aukeratu da, D400 karga klaserako egokia EN-1433 arauaren arabera. L forman konfiguratuta dago Hormigoi Polimerozko kanalen gainean jartzeko, errefortzuko armaduraren beharrik gabe. Inpaktu bisual gutxiko sareta mota horrek eta lurperatutako instalazioak hobekuntza estetiko nabarmenak dakartza eta euri-uren sistema oharkabekoa izatea dakar. Horrez gain, artekaren zabalerak irisgarritasun araua betetzen du, unibertsitate campusa izatean kontuan izateko ezaugarri garrantzitsua.

Kanala finkatzeko sistemari dagokionean, presio bidezko Rapidlock® finkapen sistema berritzailea erabili da. Sistema horri esker, metro linealeko 8 finkapen puntu erabilita lotzen da sareta kanaleko gorputzera.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu