ULMA drainatze herdoilgaitza Càrniaren lantegi berrian, Mercabarnan

ULMA drainatze herdoilgaitza Càrniaren lantegi berrian, Mercabarnan

Ia 20 milioi euroko inbertsioarekin eta 11.000m2 baino gehiagoko eremuarekin, Companyia General Càrnia-k  bere fabrikazio planta berria jarri du martxan Mercabarnan, Bartzelonan. Lantegi berri horrek haragi produktuak zatikatzeko, xerratzeko eta lantzeko eremuak ditu.

Enpresak ekonomia zirkularra sustatzeko baldintza guztiak aurreikusi eta ezarri nahi izan ditu, eta helburu hori lortzeko hainbat ekintza egin ditu.

Halere, elikagai enpresa guztietan bezala, higienea izan da eskakizunik garrantzitsuena.

Hori ziurtatzeko, ezinbestekoa da drainatze sistema egoki bat instalatzea, lehengaia manipulatzean sortzen diren hondakin solidoak eta likidoak erraz ebakuatzeko. Elikagai enpresa batean ezinbestekoa da hondakinak pilatzea saihestea, instalazioak bakteriorik gabe egon daitezen.  

Higienea ziurtatzea drainatze herdoilgaitzarekin

Denok dakigu altzairu herdoilgaitza kalitate handiko materiala dela, aproposa higiene  eta garbitasun eskakizunak altuak dituzten aplikazioetarako.

Haragi enpresetako ekipoak, elikagaiak eta zoruak beti garbi izateko, material honekin egindako soluzio ugari eskaintzen ditugu. Proiektu osoan elkarlan estuan arituta, ULMAk eta Càrniak barrutiko gune bakoitzerako irtenbiderik egokienak aukeratu dituzte. 

Kanal artekatuez, hustubide sifonikoez eta erregistro tapa estankoez ari gara.

Baina nola lortzen dute?

Horien gainazalak zimur gutxi duenez, ez du uzten sedimentuak itsasten eta metatzen, ingurunean bakterioak sortzea ahalik eta gehien murriztuta. 

Hondakinen ebakuazioa bermatzea

Kanal artekatuak eta hustubide sifonikoak instalatu dira, fabrikan sortzen diren hondakinak husteko. 

Gainera, hustubideak eta sifoiak erraz mantentzen diren produktuak dira, desmuntagarriak direlako, eta horrek errazagoa egiten du baldintza ezin hobeetan kontserbatzea, ebakuazioa kolapsatu ez dadin.

Horrez gain, altzairu herdoilgaitzezko erregistro tapa betegarriak jarri dira, orgak pasatzen uzteko eskatzen den karga ahalmena dutenak. Baldintza hori betetzen dutenez, mota horretako ibilgailuek erabateko segurtasunez zirkulatzea bermatzen da.

EHEDGen estandarren pean fabrikatutako produktuak eskaintzea

Nekazaritzako elikagaien sektorean eskarmentu handia duen Danimarkako Blücher enpresarekin dugun lankidetzari esker, irtenbide onenak eskaini ahal izan dizkiogu Càrniari, eta kalitatezko produktuak eta beharrezko ziurtagiriak izan dituzte. 

Drainatze soluzio honi buruz eta beste batzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Horiek guztiek EHEDGren (Ingeniaritza eta Diseinu Higienikoaren Europako Taldea) gomendioak jarraitzen dituzte, ULMA eta Blücher talde horretako kide aktiboak dira-eta.

Kanpoko drainatzea, polimero hormigoiarekin

Planta osoaren drainatze beharrak asetzeko, polimero hormigoizko MultiV kanalak instalatu dira kanpoko eremu logistikoan, burdinurtuzko sarearekin. 

Kanaleta horiek euri urak behar bezala husten direla ziurtatzen dute, V forman duen sekzio optimizatuari eta bere neurri egokiari esker. 

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu