ULMA drainatze sistema Antibesko Vauban portu enblematikoan (Frantzia)

Vauban_Portua_Frantzia

Frantziako Kosta Urdinean kokatua, Vauban portua Mediterraneoko kirol portu garrantzitsuenetako bat da, eta barruan 1.500 itsasontzi hartu ditzake, horien artean, munduko yate ikusgarrienetako batzuk.

Philippe Prostek (AAPP) OGI ingeniaritzarekin batera diseinatutako Eraldaketa plan handinahi baten baitan, eta CCI Nice Côte d 'Azurrek gidatuta, ULMAk bere Kompaqdrain KVFDH150 drainatze kanalak hornituz parte hartu du, portu ingurune horren erronketara espezifikoki egokituta.

Gauzatze faseak eta neurrirako soluzioa

Obra bi fasetan egin da goi denboraldian portuko jarduerak jarraitzea bermatzeko, eta benetan sekulako lan teknikoa eta antolamendukoa izan da. Sustatzaileak, arkitekturak, ingeniaritzak eta enpresa kontratistek, esaterako, TP Spadak eta Euroviak, elkarrekin egin duten lanari esker, portua etenik gabe funtzionamenduan egotea lortu da.

Planteatutako erronka nagusietako bat kanalen ahalmen hidraulikoa ahalik eta gehien optimizatzeko beharra izan zen, espazioaren baldintzak eta portuaren eskakizun funtzionalak errespetatuta.

Eskakizun hidrauliko handiko proiekturik baduzu?
ULMAn drainatze soluzio eraginkor eta erresistente bat diseinatzen laguntzen dizugu. Jarri harremanetan gure Bulego Teknikoarekin.

Soluzio teknikoa: ur jauzi erako kanalak MaxFlow® teknologiarekin

Proiektuaren eskakizunei erantzuteko, ULMAko Ingeniaritza Bulegoak, TP Spada eta Eurovia enpresekin lankidetzan, funtzionaltasuna, erresistentzia eta eraginkortasun hidraulikoa uztartzen dituen drainatze sistema bat diseinatu zuen.

Gakoa: Soluzioa da KOMPAQDRAIN® KVFDH150.20R eta KVFFDH150.30R kanal monolitikoak, ur jauzi erako maldarekin, oso-osorik hormigoi polimeroz fabrikatuak, itsas inguruneetarako material aproposa baita, oso iraunkorra eta korrosioarekiko erresistentea delako. 

Sistema horrek ULMAk garatutako MaxFlow® teknologia aprobetxatzen du, ura arinago ebakuatzea ahalbidetzen baitu, “V” formako diseinuari eta gero eta sekzio handiagoari esker. Kanalen sakonera lerroan zehar emariak duen gorakadara egokitzen da, eta horrek abantaila hauek dakartza:

  • Uraren abiadura eta drainatzeko gaitasuna handitzea.
  • Sedimentu gutxiago, zuloak apurka-apurka zabalduz doazelako.
  • Sistema trinkoa, maniobra leku gutxi dagoen tokietan instalatzea errazten duena.
  • Eraginkortasun hidraulikoa, sistema gaindimentsionatu beharrik gabe.

Etorkizunari begira dagoen portu enblematikoa

Obra honekin, Vauban portuak eraldatzen jarraitzen du, Europan berrikuntza, jasangarritasun eta funtzionaltasun nautikoaren erreferente bihurtzeko. ULMAn, harro gaude soluzio eraginkor, iraunkor eta neurrira egindakoekin hain proiektu garrantzitsuan laguntzeagatik.

GURE KOMPAQDRAIN GAMA OSOA HEMEN IKUSGAI

FITXA TEKNIKOA

  • PROIEKTUA: PORT VAUBAN
  • KOKAPENA: ANTIBES (Frantzia)
  • PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA: ANTIBESKO PORT VAUBAN - CÔTE D 'AZUR - Groupe CCI NICE CÔTE D' AZUR
  • OBRA ZUZENDARITZA: AAPP / ATELIER D 'ARCHITECTURE PHILIPPE PROST
  • KONTRATISTA ETA AZPIKONTRATISTAK: TP SPADA / EUROVIA
  • SOLUZIOA: KVFDH150 ur jauzi eran, KVFDH150.20R / KVFDH150.30R kanalekin

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu