ULMA drainatzea Castelfranco Emilia herriko bide nagusian (Modena), Italia
ULMA kanalizazioko 165 metro linean instalatu dira Via Emilian, Castelfranco Emilia herriko etorbide nagusia, Italia. Aukeratutako kanala MULTIV+ izan da 150 zabalerarekin eta aldameneko sareta artekatuarekin.
Sareta hau bere estetikagatik nabarmentzen da, izan ere, ezin hobeto integratzen da zoladuran, hiri paisaiarekin erabat mimetizatzen da eta ez du galtzen gaitasun hidraulikorik. Horrez gain, egokia da D400 karga klasera arte, mota guztietako ibilgailuen joan-etorrirako.
Drainatze linealari esker sistema hidraulikoki eraginkorragoa da, gune zehatzetan urez betetzea saihesten du, harlauzen exekuzioa errazten du eta lurzoruaren malda minimoak bereganatzen ditu obran exekuzio lan konplikaturik egin gabe. Hori guztiari esker errentagarriagoa da drainatze sarearen amaierako kostua.
Lehenago drainatze puntualeko sistema zuten, ura zenbait puntutan bakarrik jasotzen zuena. Sistema mota horrekin puntu askotan sareta buxatu egiten da eta mantentze lan handiagoa behar da.