ULMA kanalak ibaia kirol instalazioan, Deportivo Alaves taldearen entrenamendu zelaiak
Proiektu honetan U-URBAN familiako kanala erabili da, 200mm-ko zabalerarekin. Normalean erabiltzen dena baino gaitasun handiagoa dauka, lurrean sortu daitezkeen putzuak maximora minimizatzeko. Drainatze kanal mota hori ezin hobea da karga erresistentzia eskakizun handia ez duten guneetarako, mota honetako kirol guneak kasu.
Proiekturen bat baduzu esku artean, jarri gurekin kontaktuan, gustura asko erantzungo dizugu
Zenbait egokitzapen egin dira Ibaia kirol instalazioetan, Vitoria-Gasteiz. Aipagarrienetakoa lurra aldatzea izan da, belar naturaletik belar artifizialera aldatu baita. Hori dela eta, zelai inguruan kanalizazio sistema egokia jarri behar izan da, izan ere, belar artifizialak ez du naturalak bezala iragazten.
Proiektua gauzatzeko ardura izan duen eraikitzaileak, horrelako jardueretan espezializatuta dagoenak, beste behin ere ULMA aukeratu du proiektua ongi burutzeko.