ULMAren drainatze sistema ezkutua Murtzian oinezkoentzako bihurtu den Alfonso X El Sabio hiribidean.

Drainatze lineala eta sareta artekatua duen drainatze sistema ezkutua aukeratu dira oinezkoentzako bihurtutako hiribide honetarako. Hona hemen zergatik aukera hori.
ULMAren drainatze sistema ezkutua Murtzian oinezkoentzako bihurtu den Alfonso X El Sabio hiribidean.

Egunetik egunera gero eta jende gehiago bizi da hiri handietan. Errealitate bat da hori.

Eta hori erronka bat da mugikortasunari dagokionez. Gero eta lan gehiago egiten da leku osasungarriak eta oinezkoentzat eta bizikletetarako egokiak direnak sortzeko.

Izan ere, konturatzen ari gara hiriak, oro har, ibilgailu motordunek hartuta daudela eta horrek arnasten dugun airearen kalitateari eragiten diola zuzenean.

Horregatik, gero eta hiri gehiagok erabaki dute mugikortasun mota hori euren erdigunetik ateratzea.  

Murtzia da hiri horietako bat, eta bere hiribide nagusietako bat, Alfonso X El Sabio kale handia, oinezkoentzako bihurtu du oso-osorik, oso mugimendu handiko kalea baita.

Obretarako guztira 2 milioi baino gehiagoko aurrekontua eta zortzi hilabeteko epea edukita, ibilgailu motordunik gabeko leku bat sortu du hiriko kale garrantzitsuenetako batean; garajeetara doazen ibilgailuak, zamalanetan ari direnak eta garbiketako ibilgailuak baino ez dira ibiliko kale horretan. 

Hiribidea oinezkoentzako bihurtzearekin batera kaleko drainatze sistema berritu dute, besteak beste.  Sistema efizientea izatea, estetikoki egokia izatea eta erraz mantendu ahal izatea izan dira premisak.

Hainbat aukera aztertu ondoren, drainatze linealeko sistema bat instalatu da, leku jakin batean bat instalatu beharrean.

Drainatze sistema hori efizienteagoa da hidraulikoki, eta leku jakin batzuk urez betetzea galarazten du. Ez da putzurik sortzen bide publikoan.

Gainera, zoladurak egitea errazten du eta urak lurperatu beharra ekiditen du. Horrekin guztiarekin, drainatze proiektua errentagarriagoa da bukaerako kostuari dagokionez.

Sarea garbitzea eta mantentzea ere errazten du, edozein puntutan erregistratu ahal izatea ahalbidetzen baitu. Proiektu zehatz honetan, lan horiek ahalik eta gehien errazteko, sedimentuak pilatu ohi direneko saskitxoak egokitu, eta erregistroak aldatu dira.  

Oso garrantzitsua da drainatze sistema garbi edukitzea.

Drainatze ezkutua, irtenbide estetikoa

Drainatze linealeko sistemarekin eta MultiV familiako V formako kanal optimizatuekin hidraulikoki efizientea izatea ziurtatu da, eta, horrekin batera, irtenbidea estetikoki ikusgarria izatea ere nahi izan da.

Horretarako, sareta artekatua duen drainatze sistema ezkutua erabili da, zoladurarekin bat egiten duenez oinezkoentzako guneetarako ezin hobea baita. Drainatze ezkutu horrekin, erraza da inor ez konturatzea urak biltzeko sistema bat dagoela.

Drainatze sistema honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, idatzi iezaiguzu

Drainatze sistema aukeratzean, ULMAko departamentu teknikoak egindako kalkulu hidraulikoa erabili da laguntza gisa. Proiektu bakoitza gure OptimalDrain® softwarearekin aztertzen dugu, irtenbiderik hoberena bermatzeko eta bezeroa irtenbidea aukeratzen aholkatzeko.

Guztira, sistemaren 900 metro lineal hornitu dira.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Dokumentazioa

Txosten teknikoa

Txosten teknikoa

Deskargatu
Produktu gama

Produktu gama

Deskargatu