ULMAren hiri drainatzeko soluzioa Bandolgo portu eta merkataritza eremuan
NGE Guintoli eraikuntza enpresak gure drainatze soluzioetan jarri du konfiantza berriro.
Oraingoan, Frantziako Bandol portu eta merkataritza eremua birkualifikatzeko eta berrurbanizatzeko proiektuaz ari gara.
Helburua espazioari hiriko drainatze sistema berria ematea zen, hiriaren erdigunean.
Eta, horretarako, S eta F gametako kanalak hornitu ditugu obra zibilerako, sareta artekatu ezkutuarekin.
Zergatik?
Bezeroak lehendik ere ezagutzen gintuen, beste proiektu batzuetan ere gure soluzioak erabili zituelako. Eta bazekien ULMAn, proiektu bakoitzerako irtenbiderik onena definitzeko orduan, aurrea hartzeko gai garela. Aliatu bat dugulako: Optimal-Drain, gure plataforma anitzeko softwarea.
Proiektu honetarako, departamentu tekniko-komertzialak azterketa hidrauliko bat egin zuen. Txostenak sistema baliozkotzeko beharrezko datuak eman zizkigun, eta zehatz definitu ahal izan genituen arlo bakoitzerako kanalik egokienak.
Drainatze soluzio baten bila zabiltza eta ez dakizu zein den aukerarik onena? Jarri harremanetan gure sail tekniko-komertzialarekin aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.
Drainatze ezkutua: S eta F sistemak sareta artekatuarekin
S eta F kanalak obra zibilerako polimero hormigoizko drainatze kanalak dira. Eta, hiri ingurune bat zenez, sareta artekatu ezkutua aukeratu zen.
Irudietan ikus dezakezu drainatze mota ezkutu hau, lurpean instalatuta, inpaktu minimoa duena, non doi-doi lerro zuzen bat baino ez den ikusten.
Sareta artekatuen katalogoa deskargatu
Datu teknikoak:
Eraikitzailea: NGE GUINTOLI
Udalerria: Bandolgo portu eta merkataritza eremua, Frantzia.
Erabilitako drainatze sistema:
Civil F - Karga handietarako drainatze kanalak F300K000R modeloa + GRL300FOD alboko sareta ezkutua
Civil S - Karga handietarako eta altuera baxurako drainatze kanalak S350F modeloa + GR300FOD sareta ezkutua
Civil F - Karga handietarako kanala F400K00R modeloa + FNX400FDTM burdinurtuzko sareta nerbioduna
Instalatutako metro linealak: 477 m
Argazkiak: Wenzel Fotografía Arquitectura