Valladolideko estadioa: telebista kablea instalatzeko modurik efizienteena
Proiektu honetan azalduko dizugu zergatik den errazago eta azkarrago Jose Zorrilla estadioko kableak partida bat eman aurretik jartzea.
Baina lehenengo, utziguzu kontatzen zergatik erabaki zuten zaharberritzea.
Valladolideko estadioa 1982. urtean eraiki zuten. Garai hartan, estadio guztiak inguruko zulogune batekin eraikitzen ziren, segurtasun kontuengatik.
Baina bereizketa horrek zaildu egiten du jokalariek publikoaren presioa eta hurbiltasuna sentitzea, eta partida hotzago geratzen da.
Horregatik, estadio guztiak zulogunea kentzen joan dira, eta Jose Zorrillakoa zen geratzen zen azkena. Hortaz, Real Valladolidek, azkenean, erabaki zuen estadioa zaharberritzea eta zulogunea kentzea baita ere.
Zelaiaren maila jaitsi behar izan dutenez, edukiera handitzeko ere aprobetxatu dute. Hiru ilara gehitu dira harmailetan, eta, ondorioz, 1.594 jarleku gehiago daude, guztira ia 28.000 izanik.
Tira, goazen kableetara.
Partida bat telebistaz emateko, Lehen Mailako Ligak, bere ekoizlearen bitartez, kabletan metro asko instalatu behar ditu estadioan.
Eta nola egin dute Jose Zorrillan, hori errazagoa eta erosoagoa izan dadin?
Gure MULTIV+ kanalak instalatu dituzte, 200eko zabalerarekin, tapa itsuarekin eta Rapidlock itxiera azkarrarekin; sistema horri esker, klik batean ireki eta itxi dezakezu tapa, tresnarik erabili beharrik gabe.
Horrenbestez, kableak ordenatuta geratzen dira kanalizazioan, eta, tapa itsuari esker, azalera laututa eta gainetik ibiltzeko moduan geratzen da. Eta partida baten aurretik kableak sartzeko, tapak, jasotzen dituzte, kableak jarri, eta tapak ixten dituzte.
Azkar, erraz eta eraginkor.
Horrela egin ezean, kablea tutu batetik pasatu beharko lukete instalazioan zehar, eta horretarako denbora gehiago behar da eta konplexuagoa da. Edo, okerrago dena, kableak lurraren gainetik pasatuta utzi litzakete, eta bistan eta desordenatuta geratuko lirateke, pasatzea oztopatzeaz gain.
Gainera, Ligako araudiak dio TBko kable guztiek eta beharrezko instalazioak kanalizazio propio bat izan behar dutela, espezifikoa eta bakarra, estadioan dagoen beste edozeinetatik aparte.
Drainatze edo kanalizazio proiektuan lagunduko dizuten profesionalak eduki nahi badituzu, idatzi guri hemen.
Horregatik, instalazio elektrikorako kanalizazio linea bat instalatu da, eta beste espezifiko bat telekomunikazio kableetarako. Drainatzeko kanalen lerroaz gain, euri urak jasotzeko.
Guztira, MultiV+200 kanaleko 800 m jarri dira, fundizio itsuko sarearekin, E-600 karga motarekin, instalazio elektrikoak eta telekomunikazioetakoak pasatzeko, eta EuroselfV kanaleko 400 m, C-250 fundizioko sarearekin, euri urak jasotzeko.